EGOERA KRITIKOA

Irakasle funtzioaren ikasgaian, oraingoan egoera kritiko bat egitea edo asmatzea planteatu digute. Lan honetan hainbat arlo garatzeko eta lantzeko aukera izan dugu.
Hasteko, egoera kritikoaren azalpena egin dugu. Azalpen horren lehenengo atala testuingurua
izan da. Bertan, non, noiz, nola eta zergatik gertatu den egoera hori azaldu dugu. Ondoren, egoera deskribatzen hasi gara detaile eta informazio gehiagorekin. Egoera
kritikoaren azalpenaren barruan ere aurrekariak sartu edo aipatu ditugu. Bertan
haurrei buruz zerbait hitz egin dugu baina ez dugu asko sakondu. Geroago,
egoera horren zergatiak azaldu ditugu, eta bukatzeko egoera hori konpondu ahal
izateko irtenbideak ipini ditugu.
Lan honen hurrengo atala taula izan da. Bertan gai edo arlo
desberdinak banatu ditugu eta horien barruan galdera batzuk planteatu ditugu. Horiei
erantzuteko bai, ez edo batzuetan aukerak jarri ditugu, eta gainera,
zenbaitetan oharrak jarri ditugu hobeto ulertzeko.
Lanarekin amaitzeko bileraren bideoa grabatu dugu.
Bideoaren hasieran bi haurren amak agertzen dira eskolarako bidean beraien
artean gertatutakoari buruz hitz egiten.
Geroago zuzendariaren bulegoan jarraitzen du bideoa eta ikus dezakegu zuzendari
eta amen arteko elkarrizketa. Ondoren zuzendaria bi andereñoekin biltzen da
beraiekin hitz egiteko eta gertatu dena kontatzeko. Eta azkenik, bi andereñoak
amak deitu eta biltzeko eskatzen diete. Biltzen direnean gertaerari buruz hitz
egiten dute eta konponbideak ateratzen saiatzen dira denen artean.
Bukatzeko, gogoeta edo ondorio txiki bat atera dugu
egoera eta lanari buruz. Lan honen bitartez gauza baliogarri eta garrantzitsu
asko ikasi ditugula uste dugu eta gure etorkizunean eman daiteken egoera bati
aurre egiteko erabili dezakegu. Beraz, balio handiko lana da.
EGOERA KRITIKOAREN GARAPENA
Hurrengo lerroetan egoera
kritikoaren garapena ikusiko dugu; hasteko eta gaian kokatzeko egoeraren
testuingurua azladuko dugu. Gero, egoera kritikoaren deskripzioa jorratuko
dugu, hau da, egoera zertan oinarritu den eta zer gertatu den azalduko da. Ondoren,
aurrekariak aurkeztuko ditugu, hau da, halakorik gertatu den edo zergatik uste
dugun gertatu dela azalduko da. Amaitzeko irtenbideak azalduko dira,
planteatutako egoerari irtenbide posibleak bilatzea.
TESTUINGURUA:
Hurrengo gertaera ikastola kontzertatu batean gertatu da,
patioan, goizeko 10 etan, 3 urteko gelako umeak zeudelarik. Ikasle guztiak
patioan zeuden jolasten eta 4 irakasle hauen zaintzan.
Patioan, 3 urteko 3 gela zeuden, guztira 60 ume inguru. Patioa irekia da eta honen atea kalera ematen du.
DESKRIPZIOA:
Patioan beti elkarrekin dauden 3 urteko 2 lagun hauen
amei buruz hitz egiten zeudelarik hauen bila joatea erabaki dute. Eskolatik
joateko unerik egokiena izanda atea zabalik utzi dutelako. Neskato hauek eskutik
heldu eta eskolatik joan dira herrira. Bidean haien amak herriko supermerkatuan
topatuko dutela pentsatuz. Ikastolatik irten eta zebra bide bat gurutzatu zuten
supermerkaturako bidean, une honetan, herriko andra batek haurrak amantalekin
ikusi eta huengana hurbildu da bakarrik ikusi dituelako. Eskolatik ihes egin
duten galdetu die eta haurrak baietz erantzun ondoren eskolara eraman ditu.
Eskolara ailegatzerakoan andereño bati komentatu die eskolatik joan direla
haien bila eta hauek oso haserre zuzendariarengana joan dira azalpenak
eskatzera. Zuzendaria harrituta geratu da ez zekielako ezer eta azkenean
barkamena eskatu die eta jarraian patioko irakasleekin hitz egitera abiatu da.
Hauekin hitz egin eta errieta bota ondoren gurasoekin bileratzeko eskatu die
hauei barkamena eskatzeko. Hurrengo egunean irakasleak eta gurasoak bileratu
dira eta irakasleak barkamena eskatu die eta gurasoek ez zalatzea erabaki
ondoren eskolatik joan dira barkamena onartuz eta errepikatu ez delakoan
pentsatuz.
AURREKARIAK:
Berez,ez dira aurrekari bereizgarririk gertatu, egoera
honetako protagonistak oso formalak izan dira beti eta ez dute izan inolako
gatazkarik edo aurrekaririk. 2 ume hauek
betidanik egon dira elkarrekin jolasten patioan inolako arazorik gauzatu gabe.
Modu berean eskolan ez da gertatu halakorik.
ZERGATIAK:
Bi neskatoak atea zabalik zegoela ikustean, ez ziren
konturatu kalean aurkituko zuketeen arriskua, beraz, kontziente izan gabe joan
egin ziren haien amen bila. Beste arrazoi bat izan liteke haren amekin egoteko
beharra sentitzen zutela momentu horretan. Bestetik, andereñoen zaintza egokia
ez zutenez, patioko beste aldean zeudenez, haurrak eskolatik kanpo joatea
erabaki zuten.
IRTENBIDEAK:
Argi dago egoera hauen aurrean irtenbide posible batzuk
bilatu behar direla. Dakigunez, egoera larria izan da, zorionez ez da ezer
gertatu baina gertatu ahal zen.
Hasteko, patioko segurtasun neurriak indartu behar dira.
Haurrak atera diren eta irekitan zegoen atea itxita egon behar da beti,
salbuespenik gabe.
Bestetik, haurrei ikasgelako eta patioko arauak zein
diren azaldu behar zaizkie, eskolatik ezin direla irten azalduz. Eta horrez
gain, patioko atean kartel handi bat jarriko da hortik atera ezin dela azalduz,
haurrak argi izateko eta bisualago izateko.
Eta amaitzeko, patioko arduraduna edo irakasle eta
andereñoei, jolastokiko leku desberdinetatik egotea eskatuko zaie, eskolako
ikasle guztien segurtasuna bermatuz. Ezin izango dute leku berean patio osoa
igaro denok batera hitz egiten. Jolastokitik zehar ibili behar dira mugitzen
eta haur guztiak kontrolatzen.
Segurtasun edo irtenbide hauek jarri ondoren zerbait gertatzen bada,
berehala zuzendariari eta gurasoei abisatu behar zaie.
ERREGISTRO FITXA
BAI
|
EZ
|
BATZUTAN
|
OHARRAK
|
|
1.Eskolako
segurtasuna bermatzea
|
||||
Patioko segurtasun neurriak
nahikoak izan dira?
|
X
|
|||
Patioa leku bakar batetik
zaindu daiteke?
|
X
|
|||
Eskolak inguratzen duen
espazioa arriskutsua da?
|
X
|
|||
Patioko atea itxita egon da?
|
X
|
|||
Patioko arduradunen kopurua
nahikoa izan da?
|
X
|
|||
Eskolatik ezin dela irten
adierazten duten seinalerik daude atean?
|
X
|
|||
2.Irakasleen
profesionaltasuna ziurtatzea
|
||||
Patioko arduradunak
(irakasleak) adi egon dira?
|
X
|
|||
Irakasleek lana behar bezala
bete dute?
|
X
|
|||
Irakasleak erantzule agertu
dira egoeraren aurrean?
|
X
|
|||
Irakasleek berehala gurasoak
deitu dituzte?
|
X
|
Umeak izan dira gurasoei kontatu dietenak.
|
||
Irakasleek haurrekin hitz egin
dute?
|
X
|
|||
Irakasleek zuzendariari
gertatutakoaren berri eman diote?
|
X
|
Zuzendariak gertatutakoa jakin izan du gurasoek
kontatu diotelako.
|
||
3.Haurrak
oinarrizko arauak errespetatzea
|
||||
Egoera honek ondorioak eragin
dizkie haurrei?
|
X
|
Bietako batek txiza egin du ohean
|
||
Haien erantzukizunaren parte
onartu dute?
|
X
|
|||
Egunerokotasunean eskolako
arauak errespetatu dituzte?
|
X
|
|||
Haurrak gai dira arauak
barneratzeko?
|
X
|
Normalean bai, baina eskolatik ezin zirela irten ez
zekiten.
|
||
Eskolako arauak azaldu zaizkie haurrei?
|
X
|
|||
Eskolako arauak bete dituzte?
|
X
|
Oraingo honetan ez dute errespetatu
|
||
Eskolako arauak argiak dira
haurren ulermen mailarako?
|
X
|
Arau batzuk nahiko konplexuak dira haurren ulermen
mailarako, beraz, arau hauek betetzeko batzutan ez dira gai.
|
||
4.Gurasoen
inplikazioa eta konfiantza mantentzea
|
||||
Gurasoei gertatutakoa ondo
azaldu zaie?
|
X
|
Nahiz eta haien alabengandik enteratu gertatutakoaz
|
||
Gurasoen erantzuna egoeraren
aurrean ulergarria izan da?
|
X
|
Oso haserre hurbildu dira eskolara, egoera larria
izan baita.
|
||
Gurasoen kezkak eta kexak
entzun dira?
|
X
|
|||
Gurasoek planteatutako zigorra
edo hartu beharreko neurriak kontuan hartu dira?
|
X
|
|||
Gurasoek eskolara hurbildu dira
azalpenak eskatuz?
|
X
|
Enteratu bezain laster eskolara hurbildu dira
|
||
Gurasoen jarrera egokia izan da
irakasle-zuzendari aurrean?
|
X
|
Momentu batzuetan formak ez dira egokiak izan, baina
ulergarria izan da egora oso larria izan delako.
|
||
Gurasoek eskolan konfiantza
galdu dute?
|
X
|
Gertatutakoaren aurrean barkamena eskatuz gero,
barkamena onartu dute,beraz, eskolan konfiantza galdu ez dutela esan dezakegu
|
||
Goian daukagun
erregistro fitxa honetako erantzunak asmatuak izan dira, saiatu gara gure
egoera kritikoaren paperean sartzen, ahalik eta hoberen erantzun ahal izateko;
gainera, taldekide batek egoera honen antzekoa bizi izan du eta oso lagungarria
izan zaigu bere esperientzia pertsonala taula betetzeko eta orokorrean lana
osatzeko. Erregistro fitxa honetan, 4 helburu nagusi jarri ditugu eta hauek
bete daitezkeen jakiteko 5-6 galdera; erantzuna BAI, EZ edo BATZUTAN izanik eta
OHARREN atala gehituz. Aipatutako helburu horiek hurrengoak dira: Eskolako
segurtasuna bermatzea, irakasleen profesionaltasuna ziurtatzea, haurrak
oinarrizko arauak errespetatzea eta gurasoen inplikazioa eta konfiantza
mantentzea. Galdera guztiak erantzun ondoren, ondorio batzuk ateratzera ausartu
gara, ondorio hauek, planteatutako helburuen ingurukoak izan dira. Hori horrela
izanda, hauek izan dira helburu bakoitzetik ateratako ondorioak:
1.
Eskolako segurtasuna bermatzea: argi dago planteatutako egoera kritikoa oso egoera larria dela eta berriz
ez gertatzeko egin beharreko oinarrizko gauza eskolako segurtasuna bermatzea
dela. Taularen emaitzen arabera esan daiteke, eskolako segurtasun neurriak ez
direla nahikoak izan, patioko atea irekita egon delako, patioa leku bakar
batetik ezin daitekeelako zaindu… beraz, uste dugu, eskolako segurtasuna
bermatzeko eta modu berean haurrena, patioko arduradunen kopurua igo beharko
litzatekeela eta irekita egon den patioko ate hori beti itxita dagoela ziurtatzea.
2.
Irakasleen profesionaltasuna ziurtatzea: atala hau aztertu ondoren ikus dezakegu irakasleen
profesionaltasun maila ez dela oso handia izan, zuzendaria eta gurasoak
berehala abisatu ez dituztelako, patioan adi egon ez direlako, patioko atea
itxi ez dutelako… horregatik, espedientea irekitzea erabaki dugu, akats larriak
bete dituztelako eta uste dugulako dela zigorrik onena halako egoerarik berriz
ez gertatzeko.
3.
Haurrak oinarrizko arauak errespetatzea: haurrek arauak errespetatzea zaila izan daiteke batzuetan,
arauak ondo azalduta egon ez direlako edo hauek ulermen mailarako zailak
direlako. Argi dago, oso garrantzitsua dela eskolako arauak barneratzea,
bizikidetza errazteko eta horrelako arazoak saihesteko. Taulan ikus dezakegun
moduan batzuetan kostatu egin zaie arauak ulertzea nahiz eta gehienetan hauek
errespetatu eta bete. Horregatik garrantzitsua izango da oinarrizko arauak
berriz azaltzea, kontuan hartuta haurren adina eta modu berean hauen ulermen
maila.
4.
Gurasoen inplikazioa eta konfiantza mantentzea: atal hau betetzea oso garrantzitsua izango da ere; egia
da egoera larria izan denez kontrakoa gertatzeko arriskuan gaudela, horregatik
ezinbestekoa izango da gurasoen kezkak eta kexak entzutea eta kontuan hartzea
eta modu berean enpatikoak izatea.
GURASOEKIN ELKARRIZKETA
Aurreko bideoan ikusi dugun moduan, hau da, gurasoekin egindako
elkarrizketan, argi dago erregistro formala erabili dela, egoera larria
baitzen. Bideo honetan hainbat elkarrizketa txertatu nahi izan ditugu egoera
argiago ikusteko, alde batetik, ihes egindako haurren amen arteko elkarrizketa
hauen haserrea ikusteko. Bestetik, ama hauek zuzendariarekin izandako
elkarrizketa azalpenak eskatzeko; ondoren, zuzendariak irakasleekin
mantendutako elkarrizketa azalpenak eskatzeko. Gero, irakasleek gurasoekin
telefonoz mantendutakoa, haiekin bileratzeko. Gurasoei bilerara joateko deia
egitea telefonoz izatea erabaki genuen egoera larria zelako eta gurasoekin
lehen bait lehen hitz egiteko beharra ikusten genuelako. Bukatzeko grabatu
dugun elkarrizketa izan da irakasleen eta haurren amen artekoa, baina kasu
honetan, aurrez aurrekoa izan da.
Bideoa egiterako orduan, denok parte
hartu dugu eta rol ezberdinak antzeztu egin ditugu azken batean nahi genuen
helburua lortuz. Hasierako momentuan, urduri sentitu ginen , baina denbora joan
ahala, konfiantza hartuz joan ginenez, erosoago sentitu ginen eta dena ondo
atera egin zen.
Lan honek rol desberdinak jokatzeko
aukera eman digu. Irakasle, ama edo zuzendari izateko aukera izan dugu eta
ikusi dugu egoera berdinean pertsona desberdinak nola jokatu dezakete. Lan hau
oso lagungarria izan daiteke gure etorkizunerako horrelako egoerak egunero
topatu dezakegulako gure lanean. Beraz, nahiz eta hasieran beldurra edo lotsa
izan, poliki-poliki erosoago sentitzen ginen eta azkenean egoera ondo antzeztea
lortu genuen denen artean.
Egoera kritikoaren lana burutu ondoren eta honen
atal guztiak Garatu ondoren (egoera kritikoa, control serenad, gurasoekin
elkarrizketa…) esan dezakegu lan oso interesgarria eta etorkizunerako
baliagarria iruditu zaigula. Lan honen bidez, gertaera kritiko batek dituen
atal guztiak landu ditugu eta modu berean hauetatik ikasi (gure jarrera zein
izan beharko litzatekeen, egoera larri baten aurrean nola jokatu beharko
genukeen edota zeintzuk izan beharko litzatekeen hartu beharreko neurriak).
Onartu behar dugu , hasiera batean nahiko galduta geundela, ez genekielako
nondik hasi edo lana zelan garatu. Atalik dibertigarriena argi dago bideoa izan
dela, irakasle, guraso edota zuzendariaren rolak hartu behar izan
ditugulako.Aipatu behar dugu ere, askotan errepikatu behar izan ditugula
bideoak, informazio faltagatik edo blokeatuta geratzen ginelako baina azkenean
lana bukatzea lortu dugu eta ezagutza positiboak atera ditgula lan honetatik.
BIBLIOGRAFIA
Bassedas, E. et al. (1984). Las pautas de
observación. Servicios Municipales de Asesoramiento Psicopedagogico de Sat Boi
y Sant Just Desvern. Evaluación y
seguimiento en parvulario y ciclo inicial. Pautas de observación- delakoan (35-33).
Visor Libros. Madril. Honako webgune honetatik berreskuratua: file:///C:/Users/Usuario/Downloads/behaketarako_pautak%20(1).pdf
Herrero, M. L. (1997). La importancia de la
observación en el proceso educativo. Revista
Electrónica Interuniversitaria de Formación del Profesorado, 1(0). Honako webgune
honetatik berreskuratua: file:///C:/Users/Usuario/Downloads/observacion.pdf
Navarro, R., López, A., Barroso, P. (1998).
Revista Electrónica Interuniversitaria de FORMACIÓN del PROFESORADO continuación de la antigua Revista de
Escuelas Normales. El análisis de incidentes
críticos en la formación inicial de maestros.
No hay comentarios:
Publicar un comentario