Oraingo
honetan hezkuntza arloan 10 urte baino gehiago daramatzan irakasle bati
elkarrizketa egitea egokitu zaigu; honen ibilbidea zein izan den eta nolako
esperientzia bizi duen jaso ahal izateko eta modu berean irakaslearen paperean
jartzeko eta lan egingo dugun eremu horretara hurbilpen txiki bat egiteko.
Horretarako galdera ezberdinak planteatu dizkiogu irakasleari, baina hauek
aztertzen hasi baino lehen irakasleari buruzko datu batzuk aurkeztea
ezinbestekotzat jotzen dut.
Nire
kasuan, irakaslea, 43 urteko emakume bat da, Haur Hezkuntzako ikasketak dituena
eta 20 urte inguru daramatzana arlo honetan lan egiten. Bere garaian lana
aurkitzea ez zen zaila, beraz, irailean bukatu zituen ikasketak eta bukatu
bezain laster lana aurkitu zuen ordezkapenak egiten Arabako herri handi ikastola batean bi eta lau urteko geletan.
Hurrengo ikasturtean, Bizkaiko herri handi bateko eskola publiko batean aurkitu
zuen lana, lehen hezkuntzako irakasle moduan, nahiz eta bere ikasketak horiek
ez izan. Ikasturtea bukatu ondoren, bere herritik gertu zegoen gurasoen
kooperatiba batean egin zuen lan, 5 urteko gelan eta urte horretan bertan
eskola horretan bukatu zuen. Hurrengo ikasturtean orain arte lan egiten duen
Bilboko eskola kristau batean aurkitu zuen lana eta urte guzti hauetan Haur
Hezkuntzako ziklo ezberdinetatik pasa da. Beraz, esan daiteke eskola mota
ezberdinen funtzionamendua zein den bizi izan duela (publikoa, ikastola,
kontzertatua, gurasoen kooperatiba…) eta eskola guzti hauetatik gauza
ezberdinak ikasi dituela ere aitortu dit, nahiz eta funtzionamendua guztiz
ezberdina izan eskola bakoitzean, arauak eta eginbeharrak eskola batetik bestera
aldakorrak izan direlako. Nahiz eta 20 urte eraman hezkuntza arloan lan egiten,
izan duen ardura bakarra irakaslearena izan da.
Lanari
dagokionez esatea, elkarrizketatuaren esperientziaren arabera, orokorrean
espero zuena izan zela, batez ere, umeekin egiten den lana. Egia da ere, gizartea
urte hauetan asko aldatu dela eta gurasoekin lan egitea gero eta beharrezkoa
dela arrazoi ezberdinengatik (immigrazioa, zailtasun ezberdinak familietan..) ,
eta gurasoekin egin beharreko elkarlan hori ezinbestekoa ikusten du irakasle
honek, ikaslearen ongizatea eta garapen egokia bermatzeko.
Baina
ibilbidea ez da beti polita izan, lan guztietan bezala, zailtasunak ere sortzen
dira Haur Hezkuntzan lan egiten. Gogorrena, irakasle honen iritziz izan eta
izaten da, familiekin hitz egin behar izatea haien seme-alabak zailtasun
handiak dituztela esateko; guraso bakoitza ezberdina delako eta ezinezkoa delako
gurasoek berehala onartzea eta nahigaberik ez eramatea. Baina hau ez da izan
duen zailtasun bakarra, ume asko ere izan ditu (25-28) klasean inolako
laguntzarik gabe, eta horrek klaseko erritmoa eta curriculumean bete beharreko
alderdiak izugarri oztopatzen duela baieztatu dit. Zailtasunekin bukatzeko,
kontatu zidan, behin ama batekin hitz egin behar izan zuela ia egunero mozkor
joaten zelako haren semearen bila eta eskolak laguntza eskaini ziola arazo hori
konpontzeko. Hasieran ama honek ez zuen onartzen inolako laguntzarik baina
azkenean konturatu zen zeukan arazoaz eta bere semea galdu ahal zuela eta
berehala onartu zuen eskolak eskainitako laguntza.
Lehen
aipatu dudan moduan, eskola ezberdinetan egin du lan irakasle honek, beraz,
eskola ezberdinen funtzionamendua ikusi du baina eskola hauen Haur Hezkuntzako
metodologia berdina izan da, txokoen bidez lan egitea. Gainera irakasle hau
txokoen aldekoa da, uste duelako edozein alderdi landu daitekeela metodologia
honen bidez.
Elkarrizketatuaren
aburuz, hezkuntza atzera joan da; bera irakasle moduan lanean hasi zenetik
gauzak asko aldatu direla baieztatu dezake eta gainera txarrerako. Gurasoen
inplikazioa batzuetan eskasa izaten da, immigrazioari dagokionez, diskriminazio
egoerak gertatzen dira, klaseetako ratioa gero eta handiagoa da, gero eta
zailagoa izaten da laguntzaile bat izatea Haur Hezkuntzako geletan.. beraz,
egoera hau aladatu beharko litzatekeela uste du andereño honek.
Aurrekoarekin
lotuta diziplina zelan ulertzen zuen jakin nahi nuen eta berak hurrengoa
erantzun zidan “umeek entzun dezatela guk esandakoa eta gero bete dezatela edo
behintzat saiatu egiten”. Hau da, nagusiok planteatzen dizkiogun arauak
errezpetatzea, onartzea eta gutxienez betetzen saiatzea.
Familiekin
nahiko ondo konpontzen dela kontatu zidan andereñoak baina zailtasunak ere izan
dituela onartu zidan. Berak lan egiten duen eskola horretan, immigranteen seme-
alabak eskola erdia baino gehiago dira, beraz kultura askotariko familiekin
egiten du lan: txinatarrekin, musulmanekin, ijituekin, hegoamerikarrekin,
Afrikarrekin… eta familia hauei
batzuetan gure gizarteak dituen ohiturak onartzea eta errespetatzea zaila
egiten zaie. Gainera guraso batzuk ez dakite gaztelania eta komunikatzeko itzultzaileak
beharrezkoak izaten dira eta askotan guraso eta irakasleen arteko harremana
estutzea oztopatu dezake. Beste aldetik, badaude egunero berandu ailegatzen
direnak eskolara, eta haiekin hitz egin behar du gauza berdina esanez.
Bukatzeko,
gurasoengandik zer espero duen eta bere iritziz zer nolako papera bete behar
duten jakin nahi nuen eta berak hurrengoa esan zidan: oinarrizko gauzak etxean
bete behar direla, hau da, umeak entzutea eta haiekin hitz egitea, hauen
autonomia pertsonala lantzea (garbitzea, arropa janztea eta eranztea, errutinak
lantzea…) laburbilduz, edozein pertsona guraso moduan bete beharko lukeena.
Honekin lotuta esan zidan, oinarrizko gauza hauek bere eskolan askotan ez
direla betetzen, familia gehienen bizimodua gogorra delako.
ZURIÑE ANDRESEN ELKARRIZKETA
Irakasle moduan 13 urte aritu den andereño batekin
elkarrizketa bat mantendu nuen, Diana izenekoa. 35 urteko emakume honek,
txikitatik bazekien hezkuntza arloan lan egin nahi zuela, haur txikienganako
hurbiltasun handia baitzeukan. Lehen Hezkuntzako seigarren mailako irakasle
moduan lan egin zuen ni San Gabriel eskolako ikaslea nintzenean. Oso eroso
sentiarazten ninduen bere klaseetan, dinamikoak zirelako. Berarekin
identifikatzen naizenez eta nire auzokidea denez, berari galdetegi hau egitea
erabaki nuen.
Diana Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako graduak egin
zituen, lehenengoa Leioako EHUn eta bigarren Begoñako Andra Marin. Lehendabizi
Lehen Hezkuntza egin zuen, gradu horren praktikak hirugarren mailan eginez.
Andra Marin ez zituen praktikarik egin behar, baliozkotuak baitzituen, baina
elkarrizketan zehar aitortu zidan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko praktika irakasle
moduan aritu nahi izan zuela. Bi gradu horiek egin ostean, aisialdi-monitorea
izateko titulua eskuratu zuen eta aldi berean hainbat ikastaro egin zituen,
esate baterako, “Lenguage for teachers with A1 certificate”.
Bere lehengo lanpostua Gasteizen eskuratu zuen, Ignacio
Barrutia ikastetxean. Haur Hezkuntzako irakasle bat ordezkatu zuen, nahiz eta
gradu horren titulurik oraindik ez izan, momentu horretan maila horretako libre zeuden irakasleak ez zeudelako. Lana
aurkitzea ez zen batere erraza izan. Hasieran bakarrik ordezkapenak egin
zituen, jarraituak ez zirenak. Bi urte eman zituen horrela, baina azkenean
ikasturte oso baterako lanpostua lortu zuen Portugaleteko ikastetxe batean.
Eskola publikoaren aldekoa da,heziketa eremu horietan
praktikan jartzen den metodologia aproposena delaren ustea daukalako.
Horregatik ez du inoiz pribatuak edota kontzertatuak diren ikastoletan lan
egin. Irakaslea izanda bi heziketa
sistema erabili ditu bere ikasleak aurrera ateratzeko. Alde batetik, Amaraberri
sistema erabili du, bere aburuz ikasketetan arazoak ez dituzten ikasleentzako
aproposa dena. Bestalde, Arrankudiaga, Zeberio eta Adeatza ikastetxetan erabiltzen
den sistema konstruktibistaz baliatu da.
63 eskoletan lan egiten aritu da, gehienetan 2 edo 3
eguneko ordezkapenak eginez. Oso pozik sentitu da egon den eskola orotan, baina
galdetegi hau egiten ari nintzaionean onartu egin zuen zailtasun batzuk izan
zituela. Berarentzat etxetik urrun egotea arazorik handiena izan da, familia
faltan bota duelako. Hainbeste eskoletan lan egin duenez, ezin izan du jakin
zein den eskoletako funtzionamendua. Ordezkapen gehienetan tutore bezala egon
da, baina batzuetan ikasketa-buru bat eta koordinatzaile bat ordezkatu behar
izan du.
Lan egin dituen eskolen artean, ikastetxe txikietan
(unitarioan) erosoagoa egon dela esan du, bertan dauden pertsonekin izan dituen
harremanak oso onak izan direlako, familia bat bezalakoak izango balira bezala.
Hezkuntza eremu handietan ere aritu da, baina han lanpostu zehatza daukaten
irakasle asko daude eta gehienek ez zioten kasu handirik egiten, soilik haien
buruaz kezkatzen baitira. Ikasleekiko eta familiekiko harremanez hitz egiten
badut, onartu beharra daukat Diana arazo gutxi izan dituela, baina salbuespen
bat dago. Ikasturte batean, ijito asko zituen ikasletzat. Ume batek arazoak
zituen ikasketekin eta haren ikaskideekin, iperaktibitatea zeukalako. Gaztearen
gurasoekin hitz egiterako orduan, Dianaren aurka jarri ziren. Momentu horretan
konturatu zen ikasle batek izan dezakeen arazoak familia batean islatzen
direla.
Lana, kasu askotan espero zuen eran izan da, beste kasu
batzuetan, ordea, ez, Klaseak ematerako orduan behar zituen baliabideen falta
zuelako. Ikastola askotan wifi-falta nabari egiten da, adibidez, ikasgelan 20
ordenagailu behar dira, bat ikasle bakoitzerako, baina klasean dagoen wifi-a ez
du aukera ematen hogeiek interneten nabigatzeko. Nahiz eta noizbehinka kasu
hauek ikusi eskoletan, hezkuntzak aurrepausu handi bat eman duela teknologia
arloan deritzo. Aldi berean, gure gurasoek jasotzen zituzten kalifikatzeko
metodoak erabiltzen direla salatzen du, hezkuntzak etorkizunerako garrantzitsua
izan behar den pausu bat eman behar duela proposatuz.
Dianak diziplina errespetu moduan ulertzen du, hau da,
umearekiko eta maisuarekiko errespetua. Gurasoak haurrei oinarrizko heziketa
irakatsi behar dutela dio eta aldi berean eskolak heziketa hori bermatu behar
diela, esate baterako, agurtzerako orduan “egun on” eta “agur” erabiltzea.
Nazioak jasaten ari den krisi ekonomikoak hezkuntza
mailan ondorio larri asko izan dituelaren
ustea dauka. Irakasle bat gaizorik jartzen denean, Eusko Jaurlaritzak ez
du beste irakasle bat ipintzen aste bat pasatu arte. Irakasle gaixoak huts
egiten dituen ikastorduak, eskola horretan lan egiten duen beste irakasle batek
hartzen ditu. Diana Espainiako gobernuak hartutako erabakien aurka dago,
pentsatzen duelako hezkuntza funtsezkoa dela haurren heziketa ona izateko.
Funtsean, argi geratu da Dianak badituela balore batzuk,
hezkuntzan aplikagarriak direnak. Elkarrizketa honen ondoren uste dut irakasle
honek nire heziketarako garrantzitsua izan dela, balore horiek transmititzeko
gai izan zelako klaseak ematerako orduan.
ARIANE BRAVOREN ELKARRIZKETA
Haur
Hezkuntzako irakasle honek Begoñako Andra Marin ikasi egin zuen Magisteritza. Praktiketan
frogatu zuen haur hezkuntza bigarren zikloan lan egitea, baina gustatu ez
zitzaionez, haur eskoletan apuntatu egin zen. Karrera Ekainean amaitu egin zuenez,
Irailean Partzuergotik deitu zioten lan egiteko, hortaz, oso erraza suertatu
zitzaion lana topatzea. Hezitzaile honen iritziz, berak pentsatzen zuen baino
interesgarriagoa eta erakargarriagoa izan zen lana, hortaz, oso pozik sentitu da
egon den Haurreskola guztietan.
Ildo
beretik, Haurreskola publikoetan bakarrik egin du lan, beti hezitzailearen
ardura edo papera izanda. Kasu honetan, Karrantzan, Basaurin, Leioan eta, gaur
egun, Egunsentian lan egiten ari da. Aipatutako lau Haurreskola hauetan, ez
dute metodologia zehatzik erabiltzen, baina egin da Piklerren metodologiaren
gauza batzuk bai aplikatzen dituztela. Beraz, motrizitate librea, zaintza uneak
eta umea bere buruaz eta inguruaz ohartzea ahalbidetzeko beharrak berebiziko
garrantzia izaten dute Haurreskola hauetan. Bestetik, metodologia
ezberdinetatik ateratako ideia konkretu batzuk ere hartzen dituzte beste pedagogoen
teoriengatik, eta horiek erabiltzen eta praktikan jartzen dituzte gelan lan
egiteko. Hezitzaile honen aburuz; “Egia da, gaur egun, geroz eta gehiago
sartzen ari direla Piklerren metodologia hainbat Haurreskoletan, horrek pozten
nau”.
Karrantza
Haurreskolaren funtzionamendua ezberdina da beste Haurreskolekin konparatuz. Hau
da, bertako herria txikia izanda, Haurreskola txikia zen, hortaz, umeak gutxi
zirenez, nahastuta zeuden gela berdinetan. Basaurin, Leioan eta Egunsentian
aldiz, funtzionamendu berdina daukate, tamaina eta ume kopuruagatik, 0-1 eta
1-2ko geletan banatzen dituzte haurrak.
Hasierako
batzarra, hau da, Irailekoa badakigu garrantzitsuena dela. Hortaz, hezitzaile honek
aprobetxatzen du gurasoei beti esateko, kurtsoaren helburu orokorra umeak ZORIONTZU
izatea dela, eta horretarako lan taldean lan egin beharko dutela. Hau da, Haurreskolaren
beste elementu garrantzitsua gurasoen papera denez, guztien artean zubia
eraikitzeko eta helburu hori lortzeko, gurasoen laguntza beharko duela eskatzen
die.
Oro
har, hezitzaile honen harremanak lankideekin oso ona izaten da. Hezitzaileen
artean, ikuspuntu ezberdinak daudenez horrek eragiten du aberatsa bihurtzea.
Ikasleen arteko harremana ere oso ona izaten da, hezteaz aparte, beraiengatik
ere asko ikasten duelako. Azkenik, familien arteko harremana, esan dezake oso
ona dela orokorrean, ia inoiz ez duelako arazorik izan, baizik eta feed-backa
egotea saiatzen da harremanak bereziak izateko. Puntu baterarte heldu da, non guraso
batzuekin geratu izan dela eskolatik kanpo harremana nagusiagoa izateko.
Horiek
horrela, gaixotasun batengatik zazpi hilabete egon zen bajan, jakinda lehenengo
hilabetean kurtsoa hasi zuela eta kurtso amaieran bueltatu beharko zela. Umeak eta
gurasoak ezagutzea, eta bat-batean ezagutzen hori apurtzea eta berriro hastea,
kaosa eta estresa eragin zion. Beti ere, lankideekin asko hitz egin zuen bajan
egonda ere, hau da, harremana ez zuen inoiz alde batera utzi, orduan jakinda
umeak nola zihoazen errazago egin zitzaion lanera bueltatzea. Krisi hau bideratzeko
edo aurrera egiteko, bere lana zela eta bete behar duela mentalizatu egin zuen,
eta azkenean aurrera eraman zuen arazorik gabe.
Beste
alde batetik, eskola guztietan arauak egon behar dira elkarbizitza egokia
egoteko. Hezitzaile honek erabiltzen dituen arauak, gutxienekoak dira. Hau da,
tonua edo begiradarekin jokatzen du arauak ezartzerako momentuan. Tonua
aldatzen du umea konturatzeko zerbait txarto egiten ari dela, edota begirada
aldatuz gero, haiek antzemateko zerbait gertatzen ari dela. Irakasle honek
estrategia hau erabiltzen du, diziplina
hitza alde batera uzteko, ez zaiolako hitz hori ezer gustatzen.
IKT-ei
buruz galdetuz gero, ondo iruditzen zaiola dio. Teknologia berria erabiltzea gaur
egun gure gizartean duen eragina dela eta, ordenagailua umeak marrazki
bizidunak ikusteko, kantak ipintzeko… erabiltzen ditu. Honek, probatzearekin
eta esperimentatzearekin ados dago, baina pasatu gabe, beti ere denbora zehatz
baten barruan. Jakinda, burua erabiltzea material aberasgarriena dela gure
bizitzan.
Urte
hauetan, honen ustez, hezkuntzak ez du aurrerapauso askorik eman. Berak
dioenez, eskola eta gizartea ez doaz pareko.
Hezitzaile
honen helburua haurrak gelan dauden momentu oro, maitatzea eta aberastea izaten
da. Horregatik, haurren alde emozionala landu behar dela ezinbestekoa ikusten
du. Berak uste du, alde hori bereziki, ez duela aurrerapausorik egin eta
ezinbestekoa dela pertsona moduan hasteko zein garatzeko. Esate baterako, honen
adibidea; umeen artean, zirikak daudenean ikustea bakoitzak nola jokatzen duten
haien artean. Hezitzaileak pausuak emango ditu eman behar direnean bakarrik,
hauek autokontrolatzen ikasi beharko dutelako. Honetaz gain, berebiziko
garrantzia ematen dio haurrek duten emozio guztiak ateratzeari, eta bereziki
haiek beraien gaitasuna garatzeari. Beraz, gaitasun emozionalak gai
garrantzitsu bat ikusten du haur hezkuntzan lantzen hasteko.
Amaiera
bezala, esan daiteke hezitzaileek paper garrantzitsua betetzen dutela umeen
lehenengo sozializazioan, hau da, haurtzaroan. Hortaz, hezitzaile on bat izatea
gure gizartean oso inportantea da, guk haien gidari izango garelako.
SAIOA ERASOREN ELKARRIZKETA
Irakale funtzioaren klasean, irakasle edo andereño
bati elkarrizketa bat egitea proposatu ziguten. Nik ikastolan izandako andareño
bati elkarrizketa egitea erabaki nuen. Andereño honek DBH osoan zehar egon zen
nirekin eta nire gelakoekin. Mari Carmen du izena eta Frantseseko andereñoa da
Lizarrako ikastolan. DBH-ko lehenengo, bigarren eta hirugarren mailan frantseza
ikastea derrigorrezkoa da gure ikastolan, laugarren mailan berriz, autazkoa da, hau da, guk erabakitzen dugu
ematea edo ez. Gainera, ikastolan posiblea da DBH hasi baino lehen frantsesa
ematea bazkaldu ondoren, beraz nik pertsonalki urte asko igaro ditut berarekin.
Mari Carmen andereñoa frantsesa irakatsi ahal izateko
filologia frantsesa ikasi izan behar zuen. Zaragozako unibertsitatean egin
zituen bere ikasketak bertakoa zelako. Lau urte karreran pasa ondoren,
bostgarren urtean erasmus bekarekin Frantziara joan zen, Pau hiriko
unibertsitatera.
Berak kontatu zidan moduan, lanean hasteko ez zuen
arazo askorik izan, zorte handia izan zuen alde horretatik. Hasieran,
Zaragozako akademia batean hasi zen lan egiten karrera bukatu bezain laster.
Geroago, monjen ikastetxe batean lan egiten hasi zen , Teresianetan. Eta
azkenean Nafarrora mugitu egin zen eta bertan Lizarrako ikastolan lana aurkitu
zuen.
Lehenago esan dudan bezala, ez zuen lanean hasteko
arazo askorik izan, karrera bukatu ondoren lanean hasi zen.
Eskola pribatu, publiko edo kontzertatuari buruz hitz
egin genuenean, berak eskola pribatu eta kontzertatuan lan egin duela esan
zidan. Eskola publiko batean berriz ez du inoiz lanik egin. Berak dioen moduan,
bien artean aldea nabarmendu dezakegu. Eskola pribatuak oso garestiak dira, eta
maila ekonomiko altua eskatzen dute familiaren partez. Eskola horretan
zuzendari bat gidatzen zuen, eta bera baino maila baxuago batean monjak zeuden.
Eskola mota honetan, bere ustez, lan indibidualagoa bultzatzen da, bakoitza
bere nota bilatuz. Metodo tradizionalagoak erabiltzen dituzte.
Eskola kontzertatua berriz, gurasoen koperatiba bat
da, gurasoen junta edo batzar bat osatua. Eskola hauetan beraren ustez, talde
lana asko lantzen eta bultzatzen da. Erabiltzen dituzten metodoak berriagoak
eta modernoagoak dira eskola pribatuarekin konparatzen badugu.
Ondoren, bere
ibilbidean zailtasun handienei buruz galdetu nion. Berak esan zidan, orain
dagoen ikastolan ikasleen gurasoek gehiegi sartzen direla arazoetan. Kontrol
asko dute eta batzuetan gehiegizkoaizan daiteke. Baita ere, beraren ustez klase
batzuk jende gehiegirekin daude, hobeto
izango litzateke jende kopuru gutxiago egotea. Aipatu zidan ere, haur batzuk ez
direla eredu edo sistema honetara moldatzen eta beraiei curriculumaren
adaptazaioa egin behar zaie. Beste arazo edo anekdota bat izan daiteke ikasle
bat arazo psikoligikoak zituela eta azkenean zentru batean ingresatu zuten.
Berak, oso pozik dago bere lanarekin. Berak uste zuena
da, gustuko duen lanean ari da eta gustuko duena irakasten du.
Berak dio ikastolan talde lanean aritzen direla, baina
bera bere departamenduan, hau da, frantseseko departamenduan bakarrik dago,
beraz, ez ditu erabakiak inorekin koltsutatu behar. Hizkuntza sailan dauden
irakasleekin erlazio gehiago duela dio tutoretza berdinean daudelako eta
azkenean denbora gehiago pasazen dutelako elkarrekin. Hala ere, beti dago
gutxiago eramaten zaren irakaslerenbat edo kideren bat, lan guztietan gertatzen
den bezala.
Ikasleen familiarekin daukan erlazioa oso hurbila da.
Ikastola familia baten antzera da eta azkenean erlazio itxia eta hurbila
daukate. Beti oso eskura daukate informazio guztia eta hitz egin nahi dutenean aukera asko daukate,
beraz, erlazio oso ona dutela esango genuke.
Ikasleekin daukan erlazioa ere oso ona da. Txikienak
oso maitekorrak eta jatorrak direla dio, eta beraiekin da ikasten dutena argien
islatzen dituztenak. Ezer ez jakiten hasi eta zertxo bait jakitera pasatzea
argi ikusten da. Handienekin daukan erlazioa ere oso ona da. Hauek maila altuago daukate. Beraiekin gauza
askori buruz hitz egin daiteke eta beste erlazio mota bat izateko aukera ematen
du.
Beraren ustez, hezkuntza aurrera pausoak eman ditu
historian zehar. Gaur egun metodologia berriak erabiltzen dira, modernoagoak.
Teknologia berriak oso erabilgarriak eta ugariak dira eskola gehienetan.
Kompetentzia desberdinak erabiltzen dira ikasgai bakoitzan. Hezkuntza
globalizatuago bat daukagu gaur egun.
Berak, teknologia berriak erabiltzen dituela dio. Beharrezkoak direnean soilik erabiltzen ditu bere klasean.
Beraren
ustez ondo erabiltzen badira oso erabilgarriak eta lagungarriak izan daiteke
baina gaizki erabiltzen badira ikasleak despistatu ahal dira.
Beraren
ustez, gurasoen papera oso garrantsitzua da, eta ez bakarrik eskolan. Beraiek
ere etxean hezten dituzte bere semeak eta gurasoak haurrentzat modelo batzuk
dira.
Disziplinari
buruz hitz egin genuenean, berak azpimarratu nahi izan zuen irakasle eta
ikasleen arteko errespetua. Bakoitzak bestea errespetatzen jakitea eta dagokion
lekuan egotea. Maitasuna eta konfiantza egon daiteke, baina beti
errespetuarekin.
Bukatzeko,
ondorio bezala esango genuke eskola bakoitzean metodo desberdinak erabiltzen
dituztela eta lan egiteko era asko dituztela. Hala ere, denok nahi dugu ikasle
eta irakaslearen arteko erlazio ona izatea beti errespetuarekin jokatzen
badugu. Espero dugu hezkuntza aurrera pauso gehiago ematea eta berritzea metodo
berriak sortuz eta lan egiteko prest dauden irakasale berriak eratuz.

No hay comentarios:
Publicar un comentario