XXI. MENDEAN ESKOLAK BETE
BEHARKO LITUZKEEN XEDEAK
Oraingo honetan
XXI.mendeko hezkuntza aztertzea egokitu zaigu; gaian kokatzeko eta ondo
ulertzeko XXI.mendeko hezkuntza nolakoa den edo izan beharko litzatekeen
aurkeztuko dizuegu, ideia orokorretik zehatzagora. Mende honetako eskolak,
ikaslean oinarritutako hezkuntza eskainiko du, hezkuntza aktiboa. Beste
aldetik, talde lana proposatzen da kooperazioa eta honen garrantziaz
ohartzeko. Hau aurrera eramatea posible izateko ezinbestekoa izango da, eskola,
ikasle eta familien arteko harreman estua egotea, batez ere, familien eta
eskolarena artekoa, ikaslearen ongizatea lortuz. Hezkuntza sistema berri
honetan, ez da soilik bilatuko alde akademiko egonkorra izatea, haurraren
sozializazio prozesu egokiari garrantzia ere emango zaio. Lehen aipatu bezala,
familien eta eskolaren arteko harremana ezinbestekoa izango da, beraz, umearen
heziketaren ardura bi erakunde hauena izango dela ulertuko dugu. Alde
akademikoari dagokionez, aipatu beharra dago, gaur egun ikaslearen ikaste
erritmoak errespetatuko direla, haur edo ume bakoitza ezberdina dela onartuz.
Gaian kokatuta, XXI. mendeko hezkuntzaren xedeak aztertzera ekingo diogu.
- Lehentasuna ikasleen sozializazioan ala ikasketa
akademikoan
Haurra jaiotzen denetik
lehen mailako sozializazioa igarotzen du, honen bitartez, umea gizarteko kide
bihurtuko da. Haurrak lehen adimen gaitasunak eta gaitasun sozialak ikasten
ditu, batez ere familia inguruan. Dena den, funtzio hauek gero eta gehiago
banatzen dira haur hezkuntzako eskoletan. Sozializazio garai honek haurraren
nortasunaren osaketan oinarrizko garrantzia izango du, batez ere familian,
hurbileko jendearekin etab. Bigarren mailako sozializazioa, batez ere, lehen
mailako sozializazio garaian oinarritzen da, eta familiatik kanpo dauden
taldeetan gertatzen da, batez ere eskolan. Hortaz esan daiteke, haurra txikia
denetik bere lehenengo gizarte-taldeak identifikatzen hasten dela, lehen
aipatutako moduan bezala, familia eta eskola inguruan. Umeak pixkanaka talde
horietan ezartzen diren harreman afektiboek duten garrantziaz jabetzen hazten
da eta horixe izango da bere bizikidetzarako oinarrizko elementu inportanteena.
Horien arteko harremanak derrigorrezkoak izateaz gain, onuragarriak dira
haurraren garapen fisiko, kognitibo, emozional eta sozialerako.
Norberaren
kultura-nortasuna eta ingurunekoa ezagutzen hasten den heinean, haurra
sozializatzen hasten da, hortaz, eskolan, bere kideak izango dira
gizarte-talderik garrantzitsuena. Pertsona guztiak desberdinak gara, bakoitzak
bere ahalmenak ditu eta gaitasun horiek zabaltzeko eskoletara joaten gara.
Eskoletan umeak denbora asko elkarrekin pasatzen dutenez, normalean lagunak
egiten dira. Bertan, talde lana, errespetua eta hainbat gaitasun ezberdin
landuko dituzte. Hori guztia sozializazioari esker lortzen da eta bertan
ikasten diren gaitasunen bidez gertatzen da. Honekin batera ezin dugu alde
batera utzi ikasketa akademikoa, honek etorkizun baterako ezinbesteko oinarria
delako eta eragina izango duelako ezagutzak biltzeko eta gure munduan edo
gizartean egokitzeko..
Ikasketa akademikoan, paper garrantzitsua izango du tutoreak,
bakoitzaren ardura izango da ikasleen bakoitzeko behaketa eta jarraipena
egitea eta horretarako ezinbestekoa izango ikasle guztiak ondo ezagutzea, behar
duten laguntza era egokian eskaintzeko. Beste aldetik, tutorea, familia eta
iksaleen arteko elkarlana ezinbestekoa izango da, ikaslearen integrazioa eta
kontzeptuen ezaguera bermatzeko.
Beraz, ikasketa akademikoa
eta sozializazioa, garrantzia bera izango dute XXI.mendeko eskoletan, batak
bestea ahalbidetzen duelako. Haurrak txikiak direnetik sozializazio prozesu
baten kide izango dira, etorkizuneko ikasketa akademikoak behar bezala
burutzeko.
- Haurraren heziketa ardura familiarena ala eskolarena?
Haurraren heziketaren ardura familiarena ala eskolarena den planteatzen
denean argi izan behar dugu bion arteko elkarlan etengabea izango dela. Azken
urteotan gizartean aldaketa nabarmena egon da, horietariko bat eta seguruenik
adierazkorrena izan da emakumearen papera lan munduan.
Duela urte gutxi amek izaten ziren haurren heziketaz arduratzen zirenak
baina emakumeek lan munduan sartzearen ondorioz, eskolaren papera garrantzi
handia hartu du azken urteotan; honi gehitu beharko diogu hezkuntza eredu
aldaketa. Beraz, eskolek zein familiek, jaiotako gizartearen baloreak, espektatibak
zein rolak transmitituko diote era kontziente edo inkontziente batean.
Aurretik aipatu bezala, balore transmisio prozesu hau gizarte osoak
bideratuko du eta pertsona guztiok bizitza osoan zehar jasango dugu. Hau
planteatuta, argi izan beharko genuke haurraren heziketaren ardura eskolarena
zein familiarena izan beharko litzatekeela eta etengabeko elkarlana bultzatu
beharko litzatekeela. Teoria zein den argituta eta eguneroko bizitzari
erreparatuz, jarrera kontrajarriak topa ditzakegu. Legeriak esaten duenez,
familia da lehen arduraduna eta zuzenean haurraren babesa, hazkuntza eta
formakuntzaren erantzulea. Era berean, erakunde publikoek haien zaintza
funtzioa modu egokian betetzen dutela ziurtaratzera behartuta daude, hau da,
haurrek jasotzen duten hezkuntza egokia den bermatzera eta ahultasunak
indartzera.
Familia balioen transmitzailea izango da, haurraren heldutasuna bermatzeko;
baina hau ezinezkoa izango litzateke beste erakunde publikoen laguntzarik gabe.
Horregatik onartu beharra dago, familiak zein erakunde publiko ezberdinek,
funtzio hezitzailea, gizarteratzailea eta kulturala dutela eta hauen arteko
elkarlanik gabe ezinezkoa izango litzatekeela. Familiak haurra heziko du,
zeharkako hezkuntza eskainiko dio, hau da, gizartearen arauak zein baldintzak
ulertu eta barneratzeko prestatuko du.
Eskolak zeharkako hezkuntza ere eskainiko dio haurrari, balioen
transmisioaren bidez. Baina, egia da ere, eskolak curriculum bat bete behar
duela eta askotan horrek mugak jartzen dituela. Eskola bakoitzak bere hezkuntza
proiektua planteatuko du eta horren bidez, haurraren gaitasunak zeintzuk diren
jakin daiteke, eduki ezberdinak planteatu eta barneratuz.
Beraz, eskolaren ardura haurraren heziketan, balioen transmisioa izateaz
aparte, edukiak lantzea eta haur bakoitzari egokitzea izango da, eguneroko
bizitzan beharrezkoak izango dituen kontzeptuak zein eduki ezberdinak
irakatsiz.
·
Ikasten trabak topatzen dituzten ikasleei
berebiziko laguntza ematea ala ikasleen bikaintasuna garatzea.
Oinarrizko Hezkuntzarako curriculumaren helburua,
ikasle guztiak oinarrizko gaitasunak eskuratzea da; horretarako, hainbat
alderdi kontuan izan behar dira baina ikasle bakoitzaren maila eta duten
ahalmenak errespetatuz.
Eskolan aurkitu ditzakegun ikasle guztiak desberdinak
dira, bakoitzak bere ahalmenak eta ahultasunak izanda ; hau horrela izanda, ikasle guztiek eskubide berdinak izango
dituzte. Ikasle guztiei oinarrizko laguntza eskaini behar zaie bere bizitzan
aurrera egin ahal izateko.
Irakasle batzuk egoera batzuetan, ikasterakoan trabak
dituzten ikasleei alde batera utzi eta ume azkarragoei laguntza handiagoa
ematen dizkiete. Horrek, hainbat arazo sortu ditzake ikasleen artean, esate baterako,
garrantzia gabeko pertsona sentitzea. Eskolan arrazoi honengatik ikasleen
arteko konpetentzia sortzen da.
Ohiko ikasgelek
inklusibitatea izango dute helburu, beraz, ikasle guztien inklusibitatea
bilatuko da ikasketa prozesuan, Horregatik, lehentasuna eman behar diogu ikasle
guztiak testuinguru berdinean sartzeko moduak bilatzeari.
Eskola inklusiboak
erantzun egokia eman behar die aniztasun funtzionaleko haurrei, ikasteko eragin
ditzaketen zailtasunak gainditu behar ditu, eta ahalik eta gehien indartu behar
du parte-hartzea.
Ikasketaren arazoak
umeak eskola adinera iristen direnean detekta daitezke. Horren
arazo nagusia, eskolak haurrarentzat zailak diren gauzei denbora asko
eskaintzen dizkietela izango da, idaztea, irakurtzea, matematikak, entzumenak,
ahozkoak … esate baterako. Gurasoek eta irakasleek konturatzen dira haurra ez
dakiela ikasten.
Lan eta laguntza
askorekin, zailtasunak dituzten haurrak erraz ikasteko teknikak eskuratzea
lortu daiteke. Beste aldetik, laguntza klaseak oso erabiliak dira edozein eskoletan,
eta laguntza handia dira ikasteko zailtasunak dituzten haurrentzako.
Garrantzitsua da
haurra etxean nahiz eskolan laguntza behar dezakeela jakitea. Beherago zerrendatutako baliabideek familiei eta
maisuei lagunduko diete ikasleei ikasketaren arazoekin laguntzeko forma askoen
gainean gehiago aztertzean.
Lan honen bitartez, XXI. Mendeko hezkuntzaren
alderdi ezberdinak aztertzeko aukera izan dugu.
Nabaria den bezala, hezkuntza eremuko gai desberdinak aztertu ditugu.
Hezkuntzaren ardura familiarena edo eskolarena
den gaia da aukeratu dugun lehena. Gai hori planteaten dugun momentuan, gure
ustez, argi utzi behar da bien ardura dela. Bai faliarena, bai eskolakoa ere.
Familia eta eskolaren garrantzi eta elkarlana azpimarratu dugu, eta horren
arrazoi bat gizarte aldaketa izan daiteke. Lehen aipatu dugun bezala, gizarte berri
honetan emakumearen papera aldatzen joan da eta zorionez ez gaude lehen geunden
egoera berdinean, nahiz eta oraindik aldatzeko gauzak egon. Oraingo
emakumeek etxetik kanpo lan egiten dute
eta beraz etxean egoteko denbora
gutxiago dute. Horrek eman dio eskolari lehen ez zuen garrantzia ikaslearen
sozializazioan.
Bien artean gizarteko baloreak, espektatibak eta
rolak transmitituko dizkiete. Guzti hau esanda, argi utzi beharko genuke
haurraren heziketaren ardura biena dela, eta bien parte hartzea bultzatu eta
defendatu beharko genukeela, nahiz eta legeriak kontrakoa esan.
Alde
akademikoari dagokionez, badakigu XXI.mendeko eskolak haurren erritmoa
errespetatzen dutela eta argi dago ume bakoitza desbedina dela. Sozializazio
prozesuan hainbat maila desberdindu ditugu. Sozializazioaren lehenengo maila familiaren arteko erlazioa
da, jende hurbilaren artekoa. Bigarren maila berriz familiatik kanpo izango da.
Gutxiago ezagutzen dituzten pertsonak, eskolan esate baterako. Honen ostean
haurra lehen gizarte taldeak egiten hasten da. eta norberaren kultura-nortasuna
eta ingurunekoa ezagutzen hasten denean sozializatzen ari dela esango genuke.
Ikasketa
akademikoan berriz, tutorearen lana azpimarratu dugu. Bera izango da ikasle
bakoitzaren jarraipena egingo duena eta ezagutuko dituena. Beraz, haurren sozializazioa eta ikasketa
akademikoak garrantzi handia dute. Ikasketa akademikoak egokia egoteko
sozializazioa ezinbesteko oinarria da.
Azkeneko
gaia ikasteko trabak dituzten ikasleak laguntzea edo bikaintasuna bultzatzea
da. Eskolan dauden haur edo umeak desberdinak dira eta bakoitzak bere ahalmenak
ditu. Gure ustez guztiek eskubide berdinak dituzte eta bakoitzak behar duten
laguntza eskuratzeko eskubidea dute. Ez dugu ondo ikusten irakasle batek
arazoak dituzten haurrak baztertuak uztea, beraiek ere laguntza behar dute.
Atentzio eta laguntza bera jaso behar dute arazoak dituen haur batek edo
bikaina den batek. Honen aurrean laguntza klaseak oso ohikoak dira eskoletan
eta azkenean haur hori ikasketa arazo hoiek gainditzeko gai izango da.
Bukatzeko,
eta laburpen oso bat egiteko, esan nahiko genuke familia eta eskolak batera
haurraren heziketan parte hartu behar dutela eta garrantzi handia dutela.
Eskola barnean sozializazio prozesua ezinbestekoa dela geroago ikasketa akademikoak
ondo egiteko, eta laguntza behar duen haurra lagundu behar da, bai ikasketa
arazoak izaten badu, baita ere baina baldin bada ere.
“Un pueblo puede tener piedras, garrotes, pistolas y cañones, aun así, si
no tiene educación, está completamente desarmado.” R.Combariza
BIBLIOGRAFIA:
Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Departamento de Educación, Universidades e Investigación. (2011). Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza: lehentasunezko jarduera eremuak. Honako webgune honetatik berreskuratua:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/eu_sist_edu/adjuntos/13_hezkuntza_sistema_000/000004e_Pub_EJ_Lineas_1114_eusk.pdf
https://extension.uned.es/archivos_publicos/webex_actividades/4440/laeducacioncosadedoslaescuelaylafamilia.pdf
Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Departamento de Educación, Universidades e Investigación. (2011). Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza: lehentasunezko jarduera eremuak. Honako webgune honetatik berreskuratua:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/eu_sist_edu/adjuntos/13_hezkuntza_sistema_000/000004e_Pub_EJ_Lineas_1114_eusk.pdf
Calderón, N. La socialización como elemento fundamental en la vida. Psicología de la educación para padres y profesionales. Honako webgune honetatik berreskuratua:
http://www.psicopedagogia.com/socializacion
Domínguez, S. (2010). La educación, cosa de dos: La escuela y la familia. Temas para la educación (8). Honako webgune honetatik berreskuratua:
ERANSKINAK:
Gaia
aztertu ondoren, “la educacion prohibida”
dokumentala ikusi eta interesgarria iruditu zaigunez eta gaiarekin lotura duela
uste dugunez, gure bloggean jartzea erabaki dugu. Hurrengo lerroetan,
pelikularen ideia nabarmenenak topa ditzakezue:
La educación prohibida
Guztiek
ezagutzen dugu hezkuntzaren garrantzia. Urteetan zehar antzeman dugu nola
saiatu den hori hobetzen eta aldi baterako testuinguru kultural jakin batera
moldatzen.
Hezitzaileek
eta profesionalek aitortzen duten bezala, hauek eskolen modelu berrien alde
egiten dute. Dokumentalean bertan agertzen den moduan, insitutuko hainbat
ikasleek borrokatzen dute gaur egungo eredua aldatzeko. Dokumental honek
hezkuntzaren historiaren berrikustea egiten du, orainaldiari eta etorkizunari
begira. Gaur egungo hezkuntzaren puntu ahulenak ikasten dira eta modelo berriak
proposatzen dira.
Dokumentalari
amaiera ematen dio esanez, ez dagoela erreztarik hezkuntzarako ezta hezin hobea
den eskolarako. Baizik eta, hezkuntzaren oinarria errespetuan, askatasunean eta
maitasunean dagoela, hortaz, beharrezkoa litzateke hezkuntzaz arduratzen
hastea.
