KURTSOKO LEHEN BILERA GURASO TALDEAREKIN
-Egileak: Zuriñe Andres, Ariane Bravo, Saioa Eraso
eta Nerea Gonzalez.
-Irakasgaia:
Irakasle funtzioa.
-Erakundea
Gasteizko irakasleen U.E.
-Data:
2015ko abenduaren 21a.
|
-
Sarrera—irakasleen aurkezpena
Kaixo guztioi, ongi
etorri “Amets eta gu” ikastolara eta eskerrik asko etortzeagatik.
Ariane, Zuriñe, Saioa eta Nerea gara, 2 urteko gelako
irakasleak eta aurten zuen seme-alaben hezitzaileak. Bi geletan banatuta egongo
gara (2 hezitzaile klase bakoitzeko),
baina egun honetan, uste dugu denok batera batzar hau egitea merezi duela elkar
ondo ezagutzeko.
Sartu bezain pronto, familia bakoitzari txosten bat
banatuko dizuegu. Bertan, gaur hitz egingo dugunari buruzko edukiak agertuko
dira. Horrez gain, ikasturte honetan lortu nahi ditugun helburuak, arauak eta
zein metodologia jarraituko dugun azalduko dizuegu.
A. Landu
beharreko gaiak
Adinaren
ezaugarriak:
BI
URTEKO HAURREN EZAUGARRIAK ETA BEHARRIZANAK.
Bi
eta hiru urteko haur gehientsuenen zenbait ezaugarri orokor deskribatzera pasa
aurretik, ondoko hau azpimarratu nahi dugu: bizitzako aro honetan haurraren
garapena izugarri azkarra da eta aro zehatz bati dagozkion bereizgarri
nabarienak hilabete batzuk geroago desberdinak izaten dira.
Bi eta hiru urte bitarteko aroa hartzen badugu, haur
gehienak, maila motore orokorrari dagokionez, ondorengo hauek guztiak egiteko
gai dira: ibili, pedalei eragin, bi oinen gainean salto egin eta eserita,
etzanda, lau hankan edo kokoriko egonik zenbait jarduerari ekin. Adin honetan
jarduera hauek denak errazago egingo ditugu goi aldeko gorputz adarrak libreki
mugitzeko gaitasuna jadanik duelako.
Bere trebetasun motore finei, hau da, esku-begien
koordinazioa eskatzen dutenei dagokienez, berriz, haurra poliki-poliki
guraizeekin mozten ikasten joango da, kordatzen ikasiko du, objektu edo pieza
batzuk besteetan enkajatzen ikasiko du.
Lateralitateari
dagokionez, alde bat bestearen gainetik nagusitzen hasten da. Dena dela,
haurraren berezko joera errespetatzea egokia bada ere, ondo legoke trebetasuna
eta indarra bi aldeekin lantzea.
Hizkuntzari gagozkiolarik, aldiz, trantsizio une batean
aurkitzen da haurra: hiztegiaren lorpen azkarra du eta aditzak batez ere
infinitiboan erabiltzen ditu. Une honetan, ordea, adjektiboak eta izenordainak
ere erabiltzen hasten da eta sintaxian hobekuntza nabaria ageri du.
Bestalde, bi urteko haurrak bere autonomia propioa
azpimarratzea eta kanpoko laguntza jasotzea biak behar ditu, baina bien arteko
oreka mantenduz. Autonomia nahi du gauzak bakarrik egiteko; laguntza ere jaso
nahi du bere nahiak espreski azaltzen baititu, eskatu egiten du; esfinterren
kontrolean aurrerapen handiak ematen ari da, bere adineko beste haurrekin
harremanetan hasten da eta talde jolasekiko interesa azaltzen du, arauak eta
txandak barneratzen eta errespetatzen dituelarik.
Oso txikitatik jakin-min handia izan badu ere, orain
beretzat ez da nahikoa gauzak zer diren jakitea, horien zergatia eta zertarakoa
ere jakin nahi du. Gauzak ezagutu egin behar ditu eta ezagutza hori ordenatu. Bestalde,
pertsona helduen imitazioa oso garrantzitsua da haurrarentzat, kopiatzeko eta
ikasteko.
EGOKITZAPEN
ALDIA
Ø ORDUTEGIA
Egokitzapen aldia oso garrantzitsua da umeentzako,
etapa berri honetan haur eskolara joaten hasten direlako eta ezagutzen ez dutenez,
poliki-poliki egokitu behar dira. Horretarako, egokitzapen-aldia egin behar da,
haiek egokitzeko eta banaketa hain gogorra ez izateko.
Hau izango da egokitzapen aldian izango dugun
ordutegia, 9an hasiko da eta 26an bukatuko da, beraz, 3 asteko egokitzapen
aldia izango dugu.
Familiaren papera oso garrantzitsua da egokitzapen
aldian, umeek ondo egokitzeko familia bertan egotea oinarrizkoa da, haiei
segurtasuna emateko eta bere ondoan daudela ikusteko, horretarako bi taldeetan
banatu ditugu umeak, hasiera hain gogorra ez izateko.
Hauek dira bi txandak, eta ondoren egokitzapen aldiko
ordutegia ikusiko duzue:
9, 10,11,12, 15, 16, 17 eta 18
|
19 eta 22
|
23, 24, 25, 26
|
29tik aurrera
|
||||||||||||||||||||||||||||||
1.Txanda: 9:00-10:15
|
9:00-11:00
|
9:00-12:00
|
GOIZEZ ETA
ARRATSALDEZ:
9:00-12:00 14:30-16:30
|
||||||||||||||||||||||||||||||
2.Txanda: 10:45-12:00
|
9
Txandaren
arabera:
9:00-10:15
10:45-12:00
Umearen
laguntzailea ikasgela barruan egongo da.
|
10
Txandaren
arabera:
9:00-10:15
10:45-12:00
Umearen
laguntzailea ikasgela barruan egongo da.
|
11
Txandaren
arabera:
9:00-10:15
10:45-12:00
Umearen
laguntzailea ikasgela barruan egongo da.
|
12
Txandaren
arabera:
9:00-10:15
10:45-12:00
Umea
laguntzaile barik egongo da.
|
|
15
Txandaren
arabera:
9:00-10:15
10:45-12:00
Umea
laguntzaile barik egongo da.
|
16
Txandaren
arabera:
9:00-10:15
10:45-12:00
Umea
laguntzaile barik egongo da.
|
17
Txandaren
arabera:
9:00-10:15
10:45-12:00
Umea
laguntzaile barik egongo da.
|
18
Txandaren
arabera:
9:00-10:15
10:45-12:00
Umea
laguntzaile barik egongo da.
|
19
9:00-11:00
Talde
biak elkarrekin ordutegi honetan.
|
22
9:00-11:00
Talde
biak elkarrekin ordutegi honetan.
|
23
9:00-12:00
Talde
biak elkarrekin goizeko ordutegi osoan.
|
24
9:00-12:00
Talde
biak elkarrekin goizeko ordutegi osoan.
|
25
9:00-12:00
Talde
biak elkarrekin goizeko ordutegi osoan.
|
26
9:00-12:00
Talde
biak elkarrekin goizeko ordutegi osoan.
|
29
GOIZEZ ETA
ARRATSALDEZ: 9:00-12:00 14:30-16:30
|
||||
12:45-15:00
bazkal ordurako bi aukera:
1.
Etxera
joatea jatera.
2.
Jantokian
geratzea jatera.
EGUNEROKO ORDUTEGIA
EGUTEGIA
Egutegiari
dagokionez, Irailaren 8tik 17ra, lanaldi trinkoa izango dute, hau da, bakarrik
goizez etorri behar dira. Egun horretatik aurrera, ordutegi normala hasiko da.
Abenduaren
8an, Inmaculadaren eguna ospatuko dugu, horregatik eskolan zubia egongo da.
Abenduaren 22an, Olentzero eguna ospatu arren, lanaldi trinkoa egongo da, hau
da, haurrak bakarrik goizez etorri behar dira. Egun horretan, komenigarria da umeak
baserritarrez jantzita etortzea. Abenduaren 23tik Urtarrilaren 6ra gaboneko
oporrak izango dute.
Otsailaren
13an, inauteriak ospatuko dugu, eta klasean egindako mozorroak jantziko dituzte
eta kalera aterako dira dantza eginez. Egun horretan, gurasoak haien umeak
ikustera etorri ahal dira, eta lanaldi trinkoa denez, ospakizuna goizez izango
da. Eta datorren asteko lehen hiru egunak jaia izango dute, hau da, 16an, 17an
eta 18an.
Martxoaren
19an, San Jose eguna denez, ez dute klasera etorri behar zubia egingo dutelako,
beraz, 19an eta 20an jai izango dute. Martxoaren 30etik Apirilaren 10era Aste
Santuko oporrak izango dituzte.
Maiatzaren
1ean, langilearen eguna denez, ez dute klasera etorri behar, hau da, jai eguna
da. Ekainaren 10etik Ekainaren 23ra arte lanaldi trinkoa edukiko dute, hau da,
10 egun horietan, bakarrik goizez etorri behar dira klasera. Eta Ekainaren
23an, Udako oporrak hasteko azken eguna da.
JAIAK:
Amets eta gu eskolan hainbat festa ospatuko dira,
urtearen arabera gehiago edo gutxiago. Aurten ospatuko direnen artean:
olentzero (olentzero joaten da gelaz gela opariak banatzen), inauteriak (umeak
gai batez mozorrotu eta gurasoen aurrean dantzatu), santa ageda eguna (
baserritarraz jantzi eta abestu), euskal astea (euskara sustatzeko erabiltzen
den astea, jarduera ezberdinak planteatuz), eta azken jaia (ur jolasak, piszina
txikiak, musika, dantzak etab.
-METODOLOGIA, GELAKO DINAMIKA, CURRICULUMA
Ø Lan metodologikoa:
Ez dago
metodologiarik zehazturik, irakaslearen arabera era batean edo bestean izan
daiteke, beti ere, linea berdina jarraituz. Hau izango da gure klaseko
metodologia haurrak hezitzeko, guretzat aproposena dela ustez.
Gure metodoaren puntu nagusienak honako hauek dira:
·
Banakako arreta, bakoitzak behar duen arreta espeziala emango diogu, eta
behar duen arreta.
·
Berezitasunak errespetatzea, nahiz eta desberdinak esan, guztioi berdin
tratatzea.
· Umearen garapenean konfiantza izan, haien ahalmenetan konfiantza edukitzen
eta beti animatzen.
·
Bere etapak errespetatzea, bakoitzak behar duen denbora ematea.
·
Giro epel eta segurua gizarte-ohituretan lagundu ahal izateko.
·
Ikasketa aktiboa esplorazioan oinarrituta, giro aberats batean.
·
Zentzumen estimulazioan, musikalean eta ingeleseko jardueretan oinarritzen
da.
·
Jolasaren garrantzia: batez ere joko librearen garrantzia etapa horretan.
· Gurasoak elkartu zentroko jarduerak (Olentzero, inauteri egunean etab)
daudenean, familiei integratzen hezkuntza proiektuan.
Ø Gelako-dinamika:
Ez dago metodologiarik zehazturik, irakaslearen
arabera era batean edo bestean izan daiteke, beti ere, linea berdina jarraituz.
Orain gelan egiten ditugun ekintza motak, hauen garapena eta zuzenketa,
programaketa eta ebaluaketa, materiala, espazioaren eta denboraren antolaketa,
errekurtso didaktikoak, heziketarako premia bereziak, festak eta egun bereziak
azaltzera goaz:
Ekintza motak: ekintza ezberdinak egiten dira astean zehar, haien
artean, psikomotrizitatea (arauak azaldu, blokeak apurtu, jolastu libreki,
estatuen jolasa, ipuina), abestiak, ipuinak, marrazketa eta plastika txokoak,
puzzleak, jolas librea…
Ekintzen garapena eta zuzenketa: ekintza bereziren bat egiterakoan, aldez
aurretik arauak eta nola egin behar duten azaltzen zaie haurrei. Normalean
ekintza hauek nahiko libreak izaten dira, baina gidatuagoetan haurrak zuzentzen
ditugu esanez edo azalduz berriro nola egin behar duten eta horrela ondo egin
arte.
Materiala: erabiltzen den material guztiaren zerrenda
egitea ezinezkoa da baina ia egunero erabiltzen ditugun materialen artean
hurrengoak ditugu:
Folioak Margoak eta errotulkiak Itsaskia
Puzzleak Musika eta cassete
Ipuinak Pilotak Panpinak Plastilina Sukaldetxoa
…
Heziketarako premia bereziak: honen funtzionamendua
zein izan daitekeen ezin dezaket azaldu, nire gelan ez delako egon heziketa
premia bereziak behar dituen umerik. Beste aldetik esan dezaket alboko gelan
badagoela ume bat heziketa premia bereziak dituena eta kasu honetan,
laguntzaile bat etortzen da, klaseko tutoreak gelako dinamika jarraitu ahal
izateko.
Ø
Espazioa eta denboraren antolakuntza
Gela txokoka banatuta dago, beraz, esan daiteke espazioa nahiko antolatuta
dagoela; egia da ere, batzuetan gela txikia geratzen dela jarduera batzuk
egiterako orduan. Denborari dagokionez, ordutegi bati jarraitu behar diogu eta
batzuetan ordutegi horrek jarduera batzuk limitatu ditzake baina normalean ez
dugu arazorik izaten.
Ondoren, gelako
denbora zelan antolatuko den ikus daiteke:
¨ Harrera edo sarrera unea: Mugimendu-txokoan (trizikloak, kotxeak, motorrak, txirrista edota krokodiloa) era librean aritzen diren bitartean banakako agurra eta kontaktua egiten dugu umeekin, norekin etorri diren galdetu, ongi etorria egin…; gero arropa erantzi eta nork bere kakoan jarri eta amantala janzteko eskatzen zaie (egun batzuetan horrela eta beste batzuetan amantalak aulki batetan pilatu behar dituzte gero psikomotrizitate-gelara joateko).
¨ Guztiak elkartzeko unea: Biribilean
jarrita, taldeko agurrarekin hasten da eta ahozko hizkuntzari lotutako
baliabideak lantzen dira: abestiak,
olerkiak, ipuinak, jolasak etab. Gai diferenteak erabiliz (gaur nortzuk etorri
gara, nor falta da, ze nolako eguraldia dugun) denon arteko lehendabiziko
elkarrizketa-saioak egiten dira.
¨ Jolaserako unea: Umeak
txoko diferentetan era librean jolasean aritzen dira.
¨ Zuzendutako jardueratarako
uneak: Tutoreak proposatutako ekintzak egiten dira,
bai talde osoak (pintzelak, buztina, etab.), edota launaka jarritako taldetxoak
(plastika-lan zehatzak: fitxak, etab.).
¨ Jasotzeko eta gaileta jateko
unea: Gela jaso ondoren makinista nor den begiratzen
dugu eta gero honek gaileta eta ura banatzen die gelakoei.
¨ Kanpoan jolasteko unea: Euria
ari duenean trizikloekin eta baloiekin jolasten dute eta eguraldi ona dagoenean
belardian eta zabuetan aritzen dira, baita trizikloak eta baloiekin ere.
¨ Jolasteko, pixoihalak
aldatzeko eta eskuak garbitzeko unea: Berriro
txokoetan era librean olgatzen diren bitartean pixoihalak aldatzen zaizkie eta bukatzean, jantokira joan baino lehen,
banan bana eskuak garbitzera doaz konketara. Bukatu ahala, umeek biribilean
itxaroten dute, ipuinak begiratzen. Etxera joango direnak janzten dira,
jantokian bazkaltzeko zer dagoen aipatzen dugu, errutinazko kantak, jantokira
joatekoak, abesten ditugu eta jantokira doaz.
¨ Jateko, hortzak, aurpegia eta
eskuak garbitzeko eta lo egiteko unea
¨ Jolasteko unea: Siestatik
esnatzean, zapatak jantzi, pixoihalak aldatu, komunera joan, garbitu, ura edan
eta libreki jolasten dute agurtzeko unea heldu arte.
¨ Agurtzeko unea: Gela
jaso eta gero, biribilean abestiren bat eta solasaldi txikiak (zer edukiko
duten meriendarako; nor etorriko den euren bila,..) mantentzen dira.
Astean
bi egunetan psikomotrizitate-gelara
joaten gara, saioak hiru ordu laurdenetakoak dira eta adin honetan oso une
garrantzitsuak dira, umea bere globaltasunean garatzeko.
5.5. Espazioaren antolakuntza
¨ Mugimendurako eta
joan-etorrietarako txokoa: Espazio zabala da eta haurrek
askatasunez mugitzeko aukera dute. Dauden tresnak dira: txirristak, trizikloak,
eskorga, motorrak, korridorean ibiltzekoak (“correpasillos” direlakoak) eta
balantzan den krokodiloa.
¨ Jolas sinbolikoen txokoa: Honako
materialak daude: Etxea, panpinak, pelutxeak, panpinen kotxe-kapota, sukaldeko
tresneria, ispilua, hainbat mozorro.
¨ Eraikuntza txokoa: Eraikuntzak
egiteko material diferenteak daude, animaliak, garajea, bola eta mailu jolasak.
¨ Plastika txokoa: Plastilina,
margoak, artaziak, buztina eta arbela.
¨ Mahai-jolasen txokoa: Puzzleak,
ahokatzekoak, eta beste jolas batzuk.
¨ Liburutegia: Mota
desberdinetako liburuak daude: ipuinak, hiztegi-liburuxkak,..
¨ Talde handian biltzeko txokoa:
Txoko honetan badago espazio zehaztu bat non ume bakoitzak
lurrean itsatsitako karratu baten, biribilean esertzen den. Kortxozko panela
ere badago bertatik ipuinak, kantak eta olerkiak lantzeko. Lantzen diren
koloreak ere agertzen dira bertan, makinista-zerrenda kokatzen da panelaren
ondoan eta gainean eguraldiaren berri ematen duen marrazkia. Espazio hau badoa
betetzen kurtsoan zehar.
¨ Pintzelaz margotzeko txoko
berezia: Ekintza honetarako espresuki sortutako espazio
berezi bat apaintzen dugu gelan: txorrotaren aurrean hiru banku, egunkari
zaharrekin babestuta, U moduan ipintzen dugu eta bertan A-3ko folioak itsasten
ditugu. Umeek kolore desberdinetako pintura-pote txikiak eta tamaina
diferentetako pintzelak jasotzen dituzte, euren artean elkar trukatzeko, eta
margotzeari ekiten diote, musika klasikoa entzuten duten bitartean.
CURRICULUMA ETA EBALUAZIOA
Ø Curriculuma:
HELBURUAK
Haur-Hezkuntzako helburu
orokorren eta etapako esperientzia-eremuetakoen zehaztapena dira.
2.1. NORBERAREN EZAGUTZA ETA AUTONOMIA PERTSONALA
- Nork bere buruaren benetako irudi positiboa eratzea, bere ezaugarri eta ezaugarriak identifikatuz.
- Norberaren
zentzumen-pertzepzioa eta mugitzeko eta adierazteko gaitasunak aurkitu eta
erabiltzea.
- Gorputzaren
koordinazio eta kontrol dinamikoa lortzea.
- Begi-eskuen
koordinazioa eta eskuen behar besteko trebetasuna garatzea.
- Ongizate
emozionalari eta fisikoari loturiko ohiturak bereganatzea.
- Behaketa, arreta eta oroimen gaitasunetan aurrera egitea.
- Norberaren
beharrak, sentimenduak eta emozioak identifikatzea eta adieraztea.
- Besteen
errespetuzko, laguntzako eta elkarlanerako jarrerak eta ohiturak garatzea.
- Iniziatiba hartzea eta norberaren ekintza planifikatu, sekuentziatu
eta jarraian gauzatzea.
- Frustrazio txikiak onartzea, eta autokritikoa izatea baina aldi
berean norberaren iritziak defendatzea.
2.2. INGURUAREN EZAGUTZA
- Beren ingurune fisikoa, naturala eta soziala modu aktiboan aztertzea,
- Portaera sozialeko oinarrizko arauak pixkanaka barneratzea.
- Beren esperientziaren hurbileko hainbat gizarte-talde ezagutzera hurbiltzea. Gehien bat senidea eta eskola.
- Elementu eta bildumen ikurrak identifikatzea eta taldekatzea. Batzerakoan landuko ditugu eta baita kolorea (gorria, horia, urdina eta berdea), tamaina (handia, txikia), kantitatearen arabera (asko, gutxi, bat ere ez).
- Ordena eta kuantifikazio-harremanak ezartzea, pentsamendu logiko-matematikoa garatzeko eta hori adierazten hasteko. Asko, gutxi, bat ere ez, eta funtzionaltasunean zenbakuntzan hasiko gara.
- Naturako animaliak, landareak, elementuak eta fenomeoak aztertzea eta ezagutzea. (Etxe-abereak, oihaneko batzuk, eguraldia).
- Landare eta animaliaren baten bizi-zikloa zuzenean behatzea eta aztertzea. Nartziso baten bizi zikloa gelan zuzenean behatuko dugu.
- Ingurune naturalak bizitzarako duen garrantzia balioestea eta errespetatzea.
- Eguneroko espazioetan autonomoki orientatzea eta jokatzea.
- Inguruko jai, tradizio eta ohituren berri izatea eta haietan parte hartzea. Olentzero, inauteri eta azkeneko jaian.
2.3. HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA
- Hizkuntza
erabiltzea komunikatzeko, adierazteko, ikasteko eta gozatzeko, ideiak eta sentimenduak adierazteko tresna
gisa.
- Beste haur
eta heldu batzuen mezuak ulertzea askotariko hizkuntza-testuinguruetan.
- Ahozko elkarrekintza horiek zuzentzen
dituzten arauak ezagutzea: entzutea, erantzutea, txanda errespetatzea…
- Hiztegia
aberasten joatea ahoskera zuzenarekin.
- Kultura-tradizioko zenbait literatura-testu ulertzea, ozen irakurrita ala kontatuak, eta berregitea. Korruan ipuinak landuko ditugu. Hasieran modu sinple batez haiek buruz ikas eta errepika dezaten, baina apurka ipuin batzuk aberastuz kontatzen joango gara eta baita batzuetan irakurri ere. Abestiak eta olerkiak koreografiarekin edo jolas bidez landuko ditugu eta haiek abestu dezaten ahaleginduko gara.
- Idatzizko hizkuntzarako interesa eduki eta informazio, eta gozamenerako tresna gisa balioztatzea. Izen propioa, irudi, zenbaki eta idatzizko testuaren artean ezberdintzen hastea. Ipuinaren izenburua irakurtzerakoan atzamarraren bitartez ezkerraldetik eskuinaldera irakurriko dugu. Kaka egin duenaren oharra, haien aurrean idatziko dut, ohar bat etxera eramaterakoan horren funtzioa landuko dugu.
- Norberaren eta besteen plastika, musika eta gorputz bidezko ekoizpenez interesatzea.
- Plastikako,
antzerkiko, musikako eta gorputzaren inguruko ekoizpenetan modu
sortzailean parte hartzea, hainbat teknika erabiliz.
OINARRIZKO GAITASUNAKHaur Hezkuntzan gaitasun esaten diogu ikasleak testuingurura egokituta bereganatzen duen jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen konbinazio integratuari. Oinarrizko Hezkuntzako ikasle guztiek eskuratu behar dituzte konpetentzia horiek, bai pertsona gisa errealizatzeko eta garatzeko, bai herritar aktiboak izateko eta gizarteratzeko ere.Hezkuntzako gaitasun orokorrak berak dira hezkuntza-etapa guztietan. Hona hemen zerrendaturik:
- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
- Matematikarako gaitasuna.
- Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.
- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
- Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
- Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.
- Ikasten ikasteko gaitasuna.
- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
Zein mailatan lortuko diren gaitasun horiek, ebaluazio-irizpideek markatuko dute. - Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
Ø Ebaluazio irizpideak:
Ebaluatzeko irizpideak curriculumean
oinarritutako helburuen arabera burutuko dira. Hurrengo taulan ikus dezakegu
zelan izango diren gure eskolako notak, hiru hilabeteka banatuko direnak
gurasoek jakiteko haien seme-alabak zelan doazen.
Honako taula honen arabera ebaluatuko da:
BAI
|
EZ
|
AD/Aurrera doa
|
NOBERAREN EZAGUTZA ETA AUTONOMIA
PERTSONALA
|
|||
NORBERAREN
EZAGUTZA ETA AUTONOMIA PERTSONALA
|
BAI
|
EZ
|
AD
|
Eskolan pozik eta lasai dabil.
|
|||
Hurbileko heldu eta beste ume batzuen
afektuzko sentimenduak onartzen ditu.
|
|||
Gorputza gero eta hobeto
kontrolatzen du..
|
|||
Eskailerak
laguntzarik gabe igo eta jaisten ditu.
|
|||
Psikomotrizitate
gelan gozatzen du.
|
|||
Bere
gorputzeko atal batzuk bereizten ditu.
|
|||
ONGIZATE
PERTSONALA ETA EGUNEROKOTASUNA
|
BAI
|
EZ
|
AD
|
Jolasean aktiboa azaltzen da.
|
|||
Jolas
sinbolikoko jardueretan parte hartzen du.
|
|||
Talde ekintzetan parte hartzen du.
|
|||
Denboraldi laburretan arreta
mantentzen du.
|
|||
Esfinterrak kontrolatzen ditu.
|
|||
Beharrizan pertsonalak (txiza, kaka,
egarria,…) adierazten ditu ahoz edo keinuen bidez.
|
|||
Berokia, mantala eta zapatak janzten
eta eranzten ahalegintzen da.
|
|||
Ikasgelako materiala jasotzen eta
gordetzen ahalegintzen da.
|
|||
INGURUNEAREN EZAGUTZA
|
|||
INGURUNE
FISIKO ETA NATURALAREKIKO INTERAKZIOA
|
BAI
|
EZ
|
AD
|
Natura
eta izaki bizidunekiko interesa azaltzen da.
|
|||
Objektuen tamainak ezagutzen ditu: handia/txikia
|
|||
Oinarrizko zenbatzaileak ezagutzen ditu:
asko,gutxi.
|
|||
Funtzionaltasunean zenbakien segida erabiltzen
hasi da..
|
|||
Elementuen zenbait kolore
identifikatzen ditu.
|
|||
Espazio nozio batzuk ezagutzen hasi
da (goian/behean, barruan/kanpoan…)..
|
|||
BIZITZA
INGURUKOEKIN
|
BAI
|
EZ
|
AD
|
Beste haurrekin egotea eta jolastea
bilatzen du.
|
|||
Gelako lagunen izenak ezagutzen eta
erabiltzen ditu.
|
|||
Mina edo kalte egiten badu barkamena
eskatzen du.
|
|||
Harreman horietan ikaskidea
errespetatzen du.
|
|||
Nagusiekiko harreman naturala eta
berezkoa du.
|
|||
Arauak onartzen eta hauetara
moldatzen doa.
|
|||
Eskolako ekintzetan eta ospakizunetan
parte hartzen du.
|
|||
HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA
|
|||
HITZEZKO
KOMUNIKAZIOA
|
BAI
|
EZ
|
AD
|
Ahozko
hizkuntza erabiltzen du komunikatzeko.
|
|||
Helduek
hitz egiten diotenean kasu egiten du.
|
|||
Eguneroko esaldiak errepikatzen hasi da.
|
|||
Ipuin kontaketan adi mantentzen da.
|
|||
KOMUNIKAZIO
BESTE MODU BATZUK: PLASTIKOA, MUSIKAKOA ETA GORPUTZAREN BIDEZKOA
|
BAI
|
EZ
|
AD
|
Musika ekintzetan parte hartzea
gustuko
du.
|
|||
Material ezberdinak erabiltzea
gustatzen zaio: margoak, tenpera, plastilina...
|
Ø Tutoretzak eta bestelako
bilerak:
Kurtsoan zehar gutxienez, hiru
bilera egingo dira guraso edo umeen familiekin. Hauek, hiruhilabeteko
bakoitzaren bukaeran egingo dira, familiekin ordutegia adostuz. Beste
tutoretzarik behar izanez gero, haurren tutoreak kontaktuan jarriko dira
familiekin. Bilera hauek egiteko deialdia, guraso edo tutorearekin korreoz,
agenda edo ohar baten bidez edota aurrez aurre egingo da.
Ø Agendaren erabilpena:
Haur bakoitzak agenda bat
izango du eta egunero eraman beharko du motxilan. Honen bidez, irakasleak edo
tutoreak eta gurasoak komunikatu ahal izango dituzte haurraren inguruko hainbat
alderdi ( kaka egin duen, pardelak erosi behar diren, ondo jan duen, siesta
bota duen…).
Ø Gelara
eraman beharreko materiala:
Hauek dira ikasturte osoan zehar haurrekin erabiliko
ditugun material bereziak, eta etxetik ekarri behar dituztenak, guztiak zuen
seme-alaben izena jarrita eduki beharko
dute:
ü Aldatzeko
arropa ekarri poltsa batean gordeta (arropa guztia izena jarrita eraman behar
du).
ü Argazki
albuma(klase kideak familia ezagutzeko eta klasean ateratako argazkian bertan
sartzeko).
ü Bakoitzak
bere edalontzia ekarri behar du, izenarekin jarrita (edalontzia heldulekua izan
beharko du, aproposa delako umearentzat, materiala plastikoa izan beharko da).
ü Pixoihalak,
toailitak, kremak.. bakoitza bereak ekarri behar ditu.
ü Txupetea
( siestarako behar izanez gero, beti ere izenarekin).
ü Transtsisiozko
objetua ( manta, panpina, kuxina etab.).
Ø Zerbitzuak:
garraioa, jantokia eta goizeko gela:
ü
Garraioa: Nahi edo behar duenak eskura izango du garraio zerbitzua.
Bizi den herria edo auzoaren arabera geltokia bata edo bestea izan daiteke eta
modu berean ordutegia. Hilabeteko kuota 80€-koa izango da eta eskolako kontu
korrontean sartu beharko da hilabete bakoitzaren amaieran, ikaslearen
izen-abizenak jarriz.
ü
Jantokia: Jantoki zerbitzua ere eskura izango dute gurasoek. Janaria
eskolan bertan prestatuko da eta elikagairen bati alergia izanez gero, gurasoek
zentrora abisatu
beharko dute medikuaren frogagiri bat aurkeztuz. Jantokiaren eguneroko kuota
5€-koa izango da eta egunen batean ez joatekotan edo haurrak dieta bereziren
bat behar izatekotan, goizeko lehen orduetan abisatu beharko da, ahal izanez
gero, goizeko hamarrak baino lehen. Jantokian geratzen diren haurrak eta
ondoren siesta botatzen dituztenak, kuxin, manta eta gustuko objekturen bat
ekarri beharko dute, txupetea gehituz behar izanez gero.
ü
Goizeko gela: Guraso askok arazoak izaten dituzte, haien seme-alabak
zaintzeko goizean, haien lan ordutegia direla eta. Horretarako goizeko gelak
eskaintzen duen zerbitzua eskura izango dute; gela hau, goizeko 07:30ean
irekiko da eta bertan zaintzaile bat egongo da klaseak hasi arte. Bertan
gosaldu nahi izanez gero, etxetik ekarrik beharko dute gosaria, beti ere elikagai
hotzak izanik edo etxetik berotuta ekarriz. Zerbitzu hau dohainekoa izango da,
baina zentroari abisatu beharko zaio aurreko egunean edo kurtso hasieran.
Ø
Gurasoei eskatu beharreko baimenak:
Kurtso hasieran eskatuko den
baimen bakarra argazkiak ateratzeko baimena izango da, beste baimen batzuk ere
eskatu daitezke kurtsoan zehar (txangoetarako baimenak)
ARGAZKIAK
ATERATZEKO BAIMENA
Guraso agurgarriak,
Gure eskolako zenbait jardueretan argazkiak
ateratzeko baimena da hau.
Ohar honen bidez, zuen alaba edo semeari
ateratako argazkiak muraletan, eskolari buruzko publizitatean, edota eskualdeko
edozein komunikabidean jartzeko baimena eskatzen dizuegu.
Nik _______________________(gurasoaren
izena)____________________________________________________ -ren aita/amak
nire seme-alabaren argazkiak erabiltzeko baimena ematen dut.
Zallan,
20____ko _____________-ren ______ ean
Sinadura :
B.
BILERA GARATZEKO METODOLOGIA:
Bilera honi hasiera emateko, ongi etorria emango diogu
umeen gurasoei eta “korro” batean aulkiekin esertzea eskatuko diogu, horrela,
beraien artean ezagutzeko aukera izango dute. Bileran zehar, gurasoek dauzkaten
galderak edo kezkak erantzuten saiatuko gara eta espero dugu, guraso guztiak
bileran parte-hartzea. Hasierako bilera denez, kurtsoan zehar egingo dugunari
buruz hitz egingo dugu eta espero dugu
gure azalpenak argi geratzea. Hasierakoa denez, saiatuko gara gurasoak urduri
ez ipintzea eta bileran zehar lasai egotea. Hala ere, kurtsoan zehar haien
haurrei buruz kezkak baldin badute edo zerbait jakin nahi badute, jakin dezaten
guregana etorri ahal direla, eta guk prest egongo garela haien kezkei irtenbide
bat aurkitzeko.
C.LAGUNTZA
MATERIALAK:
Hasierako bilera honetan, gurasoei emango dizkiogun
materiala honako hau izango da; baimenak, egutegia, ordutegiak, gelara eraman
beharreko materiala eta hasierako txostena umearen datuei buruzkoa bete beharko
dutena.
HASIERAKO TXOSTENA
UMEAREN DATUAK
IZEN
ABIZENAK……………………………………………………………….
ZUEN SEME-ALABA, HOBETO EZAGUTZEKO AUKERA
IZAN DEZAKEGUN, BETE EZAZUE GALDEKETA HAU AHALIK ETA OSOKIEN.
Txostenaren
data…………………….
IZENA………………………… JAIOTZE DATA………………………………..
ABIZENAK……………………………..
BIZILEKUA………………..... KALEA……………………… ZK…………….
TELEFONOAK……………………..
ETXEKOA………………..…
Nori dei dezakegu larrialdi kasuetan?
(zehaztu norena den telefono bakoitza)
Nork
betetzen du galdeketa?..............................................
Norekin
bizi da umea?.............................................................
Zein
hizkuntza erabiltzen du haurra etxean?.......................
Beste
nonbait eskolarizatuta egon al da? Non?..................
Noiztik?....................... Bizi
izandako esperientzia…………………
FAMILIAKIDEAK:
AMAren
:
IZEN
ABIZENA……………………………..
ADINA……………………..
JAIOTERRIA………………………………….. LURRALDEA………………..
LANBIDEA……………………………………
AITAren:
IZEN
ABIZENA……………………….…….. ADINA………………………..
JAIOTERRIA………………………………….. LURRALDEA………………..
LANBIDEA………………………………….…
SEME-ALABAK
1.-
Izena………………………………..
Adina…………………………
2.-Izena………………………………... Adina…………………………
3.-Izena…………………………………. Adina………………………….
4.-
Izena………………………………….. Adina………………………….
Etxean
bizi diren BESTE SENITARTEKOAK:
…………………………………………………………………………………..
Adierazi
nahi dituzun beste datu batzuk:
…………………………………………………………………………………..
<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<
-Nolakoa
izan zen erditzea?...................................................................
-Osasun
arazorik izan al du noiz?......................... Zein?..........................
-Ba al
du orain gaixotasun aipagarririk?..................... Zein?....................
-Tratamenduan
egonez gero adierazi zelakoa……………………
-Alergiarik?..................... Zeri?........................................
-Mugikortasun
arazorik?................... Zelakoa?.....................................
OHARRA:
Izartxodun galderak urte betekoek ez bete
*Esfinterrak
kontrolatzen al ditu?.............................
*Ohean
txiza egiten al du?......................................
OHARRAK:
…………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………
JANARIA:
-Gustora
jatenal du ala ez du jan nahi
izaten?...................................................................................
-Janaria
osorik edo xehatua hartzen
du?..............................................................................................
-Ahora
eman behar zaio edo bere kabuz jaten du?...............................................................................
-Ba al
du erritual berezirik
bazkalordurako?...........................................................................................
OHARRAK:…………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………….
LOA:
-Banakako
logela dauka?............................................................................
-Zenbat
orduz egiten du lo gauero?........................................................
-Erraz
lokartzen al da?.............................................................................
-Gauez
beldurrak izaten al ditu?...........................................................
-Amets
gaiztorik?...................................................................................
-Argirik
bebhar du lo egiteko?..............................................................
-Ba al
du erritual berezirik lo
egiteko?.......................................................
OHARRAK:……………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………
HIZKUNTZA:
-Badaki
hitz egiten?...........................................................................
-Ahozkera
arazoak dauzka?.............................................................
-Totelka
hitz egiten du?..................................................................
OHARRAK:…………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………….
SOZIABILITATEA:
-Pertsona
desberdinekin egoteko ohiturarik
dauka?.................................................................................
-Erraz
egiten ditu kontaktu
berriak?.........................................................................................................
-Norekin
nahiago du jolastea?....................................................................................................................
-Zertan
gustatzen zaio denbora
ematea?..................................................................................................
NORTASUNA:
Idatz
ezazue zeuen hitzetan nolakoa den zuen seme-alaba…………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………
Aurrean
esan gabeko datu interesgarririk balego edo azpimarratu nahi izango bazenute
adierazi ezazue.
-Bakarrik
egoten da logelan?.......................................................
- Amets
gaizto edo gaueko ikararik?.........................................
-
Bazkalostean siesta botatzen du?..............................................
-
Panpinarik behar du oheratzeko?...............................................
- Zelan
egiten du lo? Iluntasunean edo argiarekin?.....................
-
Gurasoen logelara Joan nahi du inoiz?.......................................
ESFINTEREN
KONTROLA:
*KAKA:
-
Zenbat aldiz egunero?
-Ordu
zehatzetan?
-Abisatzen
du?
-Komunera
eramaten duzue edo txazontzian egiten du?
-Arazorik
dauka: idorreria, diarrea,narritadurak…?
-Gurasoen
jarrera eta hezkuntza eredua etxean?
*TXIZA:
-Hauzapiaren
marka, neurria eta modeloa:
-Abisatzen
du?
-Komunera
eramaten duzue edo txazontzian egiten du?
-Arazorik
dauka: idorreria, diarrea,narritadurak…?
-Gurasoen
jarrera eta hezkuntza eredua etxean?
BESTELAKO OHAR GARRANTZITSUAK:
………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………
BILERAREN
ERREGISTROA EDO AKTA MODUKOA:
GOGOETA
BESTE TALDEEKIN
Orokorrean,
landu diren gaiak, berdinak izan dira, kasu honetan egokitzapen aldiari buruzkoak.
Ordutegiak, egutegiak, haurren ezaugarriak , eraman behar diren materialak,
baimenak, helburuak eta jantoki eta autobus zerbitzuei buruzko azalpenak eman
dira.
Bestetik,
eman duten informazioa esanguratsua eta interesgarria izan dela pentsatzen dugu
10 minututan egin arren. Gainera, ideiak argiak eta zuzenak izan dira eta entzuleen,
kasu honetan, gurasoen rola egiten genuenok, parte hartu dugu. Horretaz gain,
bileran, Feed-backa egon da, baina batzuetan aurpegira begiratzen ez zutela
ohartu ginen. Laguntza materialak, kasu honetan Power-Pointa, onak izan dira, baina batzuetan informazio eskasa
eman dutela konturatu gara, informazioa oso zehatza zelako.
Ondorioz,
esan dezakegu, eroso sentitu garela eta bilera bat antzeztea oso positiboa eta
baliogarria izango dela bereziki gure etorkizunerako.






