domingo, 15 de noviembre de 2015


IRAKASLEEI EGINDAKO ELKARRIZKETAK

 



NEREA GONZALEZEN ELKARRIZKETA

Oraingo honetan hezkuntza arloan 10 urte baino gehiago daramatzan irakasle bati elkarrizketa egitea egokitu zaigu; honen ibilbidea zein izan den eta nolako esperientzia bizi duen jaso ahal izateko eta modu berean irakaslearen paperean jartzeko eta lan egingo dugun eremu horretara hurbilpen txiki bat egiteko. Horretarako galdera ezberdinak planteatu dizkiogu irakasleari, baina hauek aztertzen hasi baino lehen irakasleari buruzko datu batzuk aurkeztea ezinbestekotzat jotzen dut.

Nire kasuan, irakaslea, 43 urteko emakume bat da, Haur Hezkuntzako ikasketak dituena eta 20 urte inguru daramatzana arlo honetan lan egiten. Bere garaian lana aurkitzea ez zen zaila, beraz, irailean bukatu zituen ikasketak eta bukatu bezain laster lana aurkitu zuen ordezkapenak egiten Arabako herri handi  ikastola batean bi eta lau urteko geletan. Hurrengo ikasturtean, Bizkaiko herri handi bateko eskola publiko batean aurkitu zuen lana, lehen hezkuntzako irakasle moduan, nahiz eta bere ikasketak horiek ez izan. Ikasturtea bukatu ondoren, bere herritik gertu zegoen gurasoen kooperatiba batean egin zuen lan, 5 urteko gelan eta urte horretan bertan eskola horretan bukatu zuen. Hurrengo ikasturtean orain arte lan egiten duen Bilboko eskola kristau batean aurkitu zuen lana eta urte guzti hauetan Haur Hezkuntzako ziklo ezberdinetatik pasa da. Beraz, esan daiteke eskola mota ezberdinen funtzionamendua zein den bizi izan duela (publikoa, ikastola, kontzertatua, gurasoen kooperatiba…) eta eskola guzti hauetatik gauza ezberdinak ikasi dituela ere aitortu dit, nahiz eta funtzionamendua guztiz ezberdina izan eskola bakoitzean, arauak eta eginbeharrak eskola batetik bestera aldakorrak izan direlako. Nahiz eta 20 urte eraman hezkuntza arloan lan egiten, izan duen ardura bakarra irakaslearena izan da.

Lanari dagokionez esatea, elkarrizketatuaren esperientziaren arabera, orokorrean espero zuena izan zela, batez ere, umeekin egiten den lana. Egia da ere, gizartea urte hauetan asko aldatu dela eta gurasoekin lan egitea gero eta beharrezkoa dela arrazoi ezberdinengatik (immigrazioa, zailtasun ezberdinak familietan..) , eta gurasoekin egin beharreko elkarlan hori ezinbestekoa ikusten du irakasle honek, ikaslearen ongizatea eta garapen egokia bermatzeko.


Baina ibilbidea ez da beti polita izan, lan guztietan bezala, zailtasunak ere sortzen dira Haur Hezkuntzan lan egiten. Gogorrena, irakasle honen iritziz izan eta izaten da, familiekin hitz egin behar izatea haien seme-alabak zailtasun handiak dituztela esateko; guraso bakoitza ezberdina delako eta ezinezkoa delako gurasoek berehala onartzea eta nahigaberik ez eramatea. Baina hau ez da izan duen zailtasun bakarra, ume asko ere izan ditu (25-28) klasean inolako laguntzarik gabe, eta horrek klaseko erritmoa eta curriculumean bete beharreko alderdiak izugarri oztopatzen duela baieztatu dit. Zailtasunekin bukatzeko, kontatu zidan, behin ama batekin hitz egin behar izan zuela ia egunero mozkor joaten zelako haren semearen bila eta eskolak laguntza eskaini ziola arazo hori konpontzeko. Hasieran ama honek ez zuen onartzen inolako laguntzarik baina azkenean konturatu zen zeukan arazoaz eta bere semea galdu ahal zuela eta berehala onartu zuen eskolak eskainitako laguntza.

Lehen aipatu dudan moduan, eskola ezberdinetan egin du lan irakasle honek, beraz, eskola ezberdinen funtzionamendua ikusi du baina eskola hauen Haur Hezkuntzako metodologia berdina izan da, txokoen bidez lan egitea. Gainera irakasle hau txokoen aldekoa da, uste duelako edozein alderdi landu daitekeela metodologia honen bidez.

Elkarrizketatuaren aburuz, hezkuntza atzera joan da; bera irakasle moduan lanean hasi zenetik gauzak asko aldatu direla baieztatu dezake eta gainera txarrerako. Gurasoen inplikazioa batzuetan eskasa izaten da, immigrazioari dagokionez, diskriminazio egoerak gertatzen dira, klaseetako ratioa gero eta handiagoa da, gero eta zailagoa izaten da laguntzaile bat izatea Haur Hezkuntzako geletan.. beraz, egoera hau aladatu beharko litzatekeela uste du andereño honek.

Aurrekoarekin lotuta diziplina zelan ulertzen zuen jakin nahi nuen eta berak hurrengoa erantzun zidan “umeek entzun dezatela guk esandakoa eta gero bete dezatela edo behintzat saiatu egiten”. Hau da, nagusiok planteatzen dizkiogun arauak errezpetatzea, onartzea eta gutxienez betetzen saiatzea.


Familiekin nahiko ondo konpontzen dela kontatu zidan andereñoak baina zailtasunak ere izan dituela onartu zidan. Berak lan egiten duen eskola horretan, immigranteen seme- alabak eskola erdia baino gehiago dira, beraz kultura askotariko familiekin egiten du lan: txinatarrekin, musulmanekin, ijituekin, hegoamerikarrekin, Afrikarrekin…  eta familia hauei batzuetan gure gizarteak dituen ohiturak onartzea eta errespetatzea zaila egiten zaie. Gainera guraso batzuk ez dakite gaztelania eta komunikatzeko itzultzaileak beharrezkoak izaten dira eta askotan guraso eta irakasleen arteko harremana estutzea oztopatu dezake. Beste aldetik, badaude egunero berandu ailegatzen direnak eskolara, eta haiekin hitz egin behar du gauza berdina esanez.


Bukatzeko, gurasoengandik zer espero duen eta bere iritziz zer nolako papera bete behar duten jakin nahi nuen eta berak hurrengoa esan zidan: oinarrizko gauzak etxean bete behar direla, hau da, umeak entzutea eta haiekin hitz egitea, hauen autonomia pertsonala lantzea (garbitzea, arropa janztea eta eranztea, errutinak lantzea…) laburbilduz, edozein pertsona guraso moduan bete beharko lukeena. Honekin lotuta esan zidan, oinarrizko gauza hauek bere eskolan askotan ez direla betetzen, familia gehienen bizimodua gogorra delako. 

ZURIÑE ANDRESEN ELKARRIZKETA

Irakasle moduan 13 urte aritu den andereño batekin elkarrizketa bat mantendu nuen, Diana izenekoa. 35 urteko emakume honek, txikitatik bazekien hezkuntza arloan lan egin nahi zuela, haur txikienganako hurbiltasun handia baitzeukan. Lehen Hezkuntzako seigarren mailako irakasle moduan lan egin zuen ni San Gabriel eskolako ikaslea nintzenean. Oso eroso sentiarazten ninduen bere klaseetan, dinamikoak zirelako. Berarekin identifikatzen naizenez eta nire auzokidea denez, berari galdetegi hau egitea erabaki nuen.

Diana Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako graduak egin zituen, lehenengoa Leioako EHUn eta bigarren Begoñako Andra Marin. Lehendabizi Lehen Hezkuntza egin zuen, gradu horren praktikak hirugarren mailan eginez. Andra Marin ez zituen praktikarik egin behar, baliozkotuak baitzituen, baina elkarrizketan zehar aitortu zidan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko praktika irakasle moduan aritu nahi izan zuela. Bi gradu horiek egin ostean, aisialdi-monitorea izateko titulua eskuratu zuen eta aldi berean hainbat ikastaro egin zituen, esate baterako, “Lenguage for teachers with A1 certificate”.

Bere lehengo lanpostua Gasteizen eskuratu zuen, Ignacio Barrutia ikastetxean. Haur Hezkuntzako irakasle bat ordezkatu zuen, nahiz eta gradu horren titulurik oraindik ez izan, momentu horretan maila horretako  libre zeuden irakasleak ez zeudelako. Lana aurkitzea ez zen batere erraza izan. Hasieran bakarrik ordezkapenak egin zituen, jarraituak ez zirenak. Bi urte eman zituen horrela, baina azkenean ikasturte oso baterako lanpostua lortu zuen Portugaleteko ikastetxe batean.

Eskola publikoaren aldekoa da,heziketa eremu horietan praktikan jartzen den metodologia aproposena delaren ustea daukalako. Horregatik ez du inoiz pribatuak edota kontzertatuak diren ikastoletan lan egin.  Irakaslea izanda bi heziketa sistema erabili ditu bere ikasleak aurrera ateratzeko. Alde batetik, Amaraberri sistema erabili du, bere aburuz ikasketetan arazoak ez dituzten ikasleentzako aproposa dena. Bestalde, Arrankudiaga, Zeberio eta Adeatza ikastetxetan erabiltzen den sistema konstruktibistaz baliatu da.

63 eskoletan lan egiten aritu da, gehienetan 2 edo 3 eguneko ordezkapenak eginez. Oso pozik sentitu da egon den eskola orotan, baina galdetegi hau egiten ari nintzaionean onartu egin zuen zailtasun batzuk izan zituela. Berarentzat etxetik urrun egotea arazorik handiena izan da, familia faltan bota duelako. Hainbeste eskoletan lan egin duenez, ezin izan du jakin zein den eskoletako funtzionamendua. Ordezkapen gehienetan tutore bezala egon da, baina batzuetan ikasketa-buru bat eta koordinatzaile bat ordezkatu behar izan du.

Lan egin dituen eskolen artean, ikastetxe txikietan (unitarioan) erosoagoa egon dela esan du, bertan dauden pertsonekin izan dituen harremanak oso onak izan direlako, familia bat bezalakoak izango balira bezala. Hezkuntza eremu handietan ere aritu da, baina han lanpostu zehatza daukaten irakasle asko daude eta gehienek ez zioten kasu handirik egiten, soilik haien buruaz kezkatzen baitira. Ikasleekiko eta familiekiko harremanez hitz egiten badut, onartu beharra daukat Diana arazo gutxi izan dituela, baina salbuespen bat dago. Ikasturte batean, ijito asko zituen ikasletzat. Ume batek arazoak zituen ikasketekin eta haren ikaskideekin, iperaktibitatea zeukalako. Gaztearen gurasoekin hitz egiterako orduan, Dianaren aurka jarri ziren. Momentu horretan konturatu zen ikasle batek izan dezakeen arazoak familia batean islatzen direla.

Lana, kasu askotan espero zuen eran izan da, beste kasu batzuetan, ordea, ez, Klaseak ematerako orduan behar zituen baliabideen falta zuelako. Ikastola askotan wifi-falta nabari egiten da, adibidez, ikasgelan 20 ordenagailu behar dira, bat ikasle bakoitzerako, baina klasean dagoen wifi-a ez du aukera ematen hogeiek interneten nabigatzeko. Nahiz eta noizbehinka kasu hauek ikusi eskoletan, hezkuntzak aurrepausu handi bat eman duela teknologia arloan deritzo. Aldi berean, gure gurasoek jasotzen zituzten kalifikatzeko metodoak erabiltzen direla salatzen du, hezkuntzak etorkizunerako garrantzitsua izan behar den pausu bat eman behar duela proposatuz.

Dianak diziplina errespetu moduan ulertzen du, hau da, umearekiko eta maisuarekiko errespetua. Gurasoak haurrei oinarrizko heziketa irakatsi behar dutela dio eta aldi berean eskolak heziketa hori bermatu behar diela, esate baterako, agurtzerako orduan “egun on” eta “agur” erabiltzea.

Nazioak jasaten ari den krisi ekonomikoak hezkuntza mailan ondorio larri asko izan dituelaren  ustea dauka. Irakasle bat gaizorik jartzen denean, Eusko Jaurlaritzak ez du beste irakasle bat ipintzen aste bat pasatu arte. Irakasle gaixoak huts egiten dituen ikastorduak, eskola horretan lan egiten duen beste irakasle batek hartzen ditu. Diana Espainiako gobernuak hartutako erabakien aurka dago, pentsatzen duelako hezkuntza funtsezkoa dela haurren heziketa ona izateko.

Funtsean, argi geratu da Dianak badituela balore batzuk, hezkuntzan aplikagarriak direnak. Elkarrizketa honen ondoren uste dut irakasle honek nire heziketarako garrantzitsua izan dela, balore horiek transmititzeko gai izan zelako klaseak ematerako orduan. 

ARIANE BRAVOREN ELKARRIZKETA

Haur Hezkuntzako irakasle honek Begoñako Andra Marin ikasi egin zuen Magisteritza. Praktiketan frogatu zuen haur hezkuntza bigarren zikloan lan egitea, baina gustatu ez zitzaionez, haur eskoletan apuntatu egin zen. Karrera Ekainean amaitu egin zuenez, Irailean Partzuergotik deitu zioten lan egiteko, hortaz, oso erraza suertatu zitzaion lana topatzea. Hezitzaile honen iritziz, berak pentsatzen zuen baino interesgarriagoa eta erakargarriagoa izan zen lana, hortaz, oso pozik sentitu da egon den Haurreskola guztietan.

Ildo beretik, Haurreskola publikoetan bakarrik egin du lan, beti hezitzailearen ardura edo papera izanda. Kasu honetan, Karrantzan, Basaurin, Leioan eta, gaur egun, Egunsentian lan egiten ari da. Aipatutako lau Haurreskola hauetan, ez dute metodologia zehatzik erabiltzen, baina egin da Piklerren metodologiaren gauza batzuk bai aplikatzen dituztela. Beraz, motrizitate librea, zaintza uneak eta umea bere buruaz eta inguruaz ohartzea ahalbidetzeko beharrak berebiziko garrantzia izaten dute Haurreskola hauetan. Bestetik, metodologia ezberdinetatik ateratako ideia konkretu batzuk ere hartzen dituzte beste pedagogoen teoriengatik, eta horiek erabiltzen eta praktikan jartzen dituzte gelan lan egiteko. Hezitzaile honen aburuz; “Egia da, gaur egun, geroz eta gehiago sartzen ari direla Piklerren metodologia hainbat Haurreskoletan, horrek pozten nau”.

Karrantza Haurreskolaren funtzionamendua ezberdina da beste Haurreskolekin konparatuz. Hau da, bertako herria txikia izanda, Haurreskola txikia zen, hortaz, umeak gutxi zirenez, nahastuta zeuden gela berdinetan. Basaurin, Leioan eta Egunsentian aldiz, funtzionamendu berdina daukate, tamaina eta ume kopuruagatik, 0-1 eta 1-2ko geletan banatzen dituzte haurrak.

Hasierako batzarra, hau da, Irailekoa badakigu garrantzitsuena dela. Hortaz, hezitzaile honek aprobetxatzen du gurasoei beti esateko, kurtsoaren helburu orokorra umeak ZORIONTZU izatea dela, eta horretarako lan taldean lan egin beharko dutela. Hau da, Haurreskolaren beste elementu garrantzitsua gurasoen papera denez, guztien artean zubia eraikitzeko eta helburu hori lortzeko, gurasoen laguntza beharko duela eskatzen die.

Oro har, hezitzaile honen harremanak lankideekin oso ona izaten da. Hezitzaileen artean, ikuspuntu ezberdinak daudenez horrek eragiten du aberatsa bihurtzea. Ikasleen arteko harremana ere oso ona izaten da, hezteaz aparte, beraiengatik ere asko ikasten duelako. Azkenik, familien arteko harremana, esan dezake oso ona dela orokorrean, ia inoiz ez duelako arazorik izan, baizik eta feed-backa egotea saiatzen da harremanak bereziak izateko. Puntu baterarte heldu da, non guraso batzuekin geratu izan dela eskolatik kanpo harremana nagusiagoa izateko.

Horiek horrela, gaixotasun batengatik zazpi  hilabete egon zen bajan, jakinda lehenengo hilabetean kurtsoa hasi zuela eta kurtso amaieran bueltatu beharko zela. Umeak eta gurasoak ezagutzea, eta bat-batean ezagutzen hori apurtzea eta berriro hastea, kaosa eta estresa eragin zion. Beti ere, lankideekin asko hitz egin zuen bajan egonda ere, hau da, harremana ez zuen inoiz alde batera utzi, orduan jakinda umeak nola zihoazen errazago egin zitzaion lanera bueltatzea. Krisi hau bideratzeko edo aurrera egiteko, bere lana zela eta bete behar duela mentalizatu egin zuen, eta azkenean aurrera eraman zuen arazorik gabe.

Beste alde batetik, eskola guztietan arauak egon behar dira elkarbizitza egokia egoteko. Hezitzaile honek erabiltzen dituen arauak, gutxienekoak dira. Hau da, tonua edo begiradarekin jokatzen du arauak ezartzerako momentuan. Tonua aldatzen du umea konturatzeko zerbait txarto egiten ari dela, edota begirada aldatuz gero, haiek antzemateko zerbait gertatzen ari dela. Irakasle honek estrategia hau erabiltzen du,  diziplina hitza alde batera uzteko, ez zaiolako hitz hori ezer gustatzen.

IKT-ei buruz galdetuz gero, ondo iruditzen zaiola dio. Teknologia berria erabiltzea gaur egun gure gizartean duen eragina dela eta, ordenagailua umeak marrazki bizidunak ikusteko, kantak ipintzeko… erabiltzen ditu. Honek, probatzearekin eta esperimentatzearekin ados dago, baina pasatu gabe, beti ere denbora zehatz baten barruan. Jakinda, burua erabiltzea material aberasgarriena dela gure bizitzan.

Urte hauetan, honen ustez, hezkuntzak ez du aurrerapauso askorik eman. Berak dioenez, eskola eta gizartea ez doaz pareko.

Hezitzaile honen helburua haurrak gelan dauden momentu oro, maitatzea eta aberastea izaten da. Horregatik, haurren alde emozionala landu behar dela ezinbestekoa ikusten du. Berak uste du, alde hori bereziki, ez duela aurrerapausorik egin eta ezinbestekoa dela pertsona moduan hasteko zein garatzeko. Esate baterako, honen adibidea; umeen artean, zirikak daudenean ikustea bakoitzak nola jokatzen duten haien artean. Hezitzaileak pausuak emango ditu eman behar direnean bakarrik, hauek autokontrolatzen ikasi beharko dutelako. Honetaz gain, berebiziko garrantzia ematen dio haurrek duten emozio guztiak ateratzeari, eta bereziki haiek beraien gaitasuna garatzeari. Beraz, gaitasun emozionalak gai garrantzitsu bat ikusten du haur hezkuntzan lantzen hasteko.

Amaiera bezala, esan daiteke hezitzaileek paper garrantzitsua betetzen dutela umeen lehenengo sozializazioan, hau da, haurtzaroan. Hortaz, hezitzaile on bat izatea gure gizartean oso inportantea da, guk haien gidari izango garelako.

SAIOA ERASOREN ELKARRIZKETA

Irakale funtzioaren klasean, irakasle edo andereño bati elkarrizketa bat egitea proposatu ziguten. Nik ikastolan izandako andareño bati elkarrizketa egitea erabaki nuen. Andereño honek DBH osoan zehar egon zen nirekin eta nire gelakoekin. Mari Carmen du izena eta Frantseseko andereñoa da Lizarrako ikastolan. DBH-ko lehenengo, bigarren eta hirugarren mailan frantseza ikastea derrigorrezkoa da gure ikastolan, laugarren mailan berriz,  autazkoa da, hau da, guk erabakitzen dugu ematea edo ez. Gainera, ikastolan posiblea da DBH hasi baino lehen frantsesa ematea bazkaldu ondoren, beraz nik pertsonalki urte asko igaro ditut berarekin.

Mari Carmen andereñoa frantsesa irakatsi ahal izateko filologia frantsesa ikasi izan behar zuen. Zaragozako unibertsitatean egin zituen bere ikasketak bertakoa zelako. Lau urte karreran pasa ondoren, bostgarren urtean erasmus bekarekin Frantziara joan zen, Pau hiriko unibertsitatera.

Berak kontatu zidan moduan, lanean hasteko ez zuen arazo askorik izan, zorte handia izan zuen alde horretatik. Hasieran, Zaragozako akademia batean hasi zen lan egiten karrera bukatu bezain laster. Geroago, monjen ikastetxe batean lan egiten hasi zen , Teresianetan. Eta azkenean Nafarrora mugitu egin zen eta bertan Lizarrako ikastolan lana aurkitu zuen.
Lehenago esan dudan bezala, ez zuen lanean hasteko arazo askorik izan, karrera bukatu ondoren lanean hasi zen.

Eskola pribatu, publiko edo kontzertatuari buruz hitz egin genuenean, berak eskola pribatu eta kontzertatuan lan egin duela esan zidan. Eskola publiko batean berriz ez du inoiz lanik egin. Berak dioen moduan, bien artean aldea nabarmendu dezakegu. Eskola pribatuak oso garestiak dira, eta maila ekonomiko altua eskatzen dute familiaren partez. Eskola horretan zuzendari bat gidatzen zuen, eta bera baino maila baxuago batean monjak zeuden. Eskola mota honetan, bere ustez, lan indibidualagoa bultzatzen da, bakoitza bere nota bilatuz. Metodo tradizionalagoak erabiltzen dituzte.

Eskola kontzertatua berriz, gurasoen koperatiba bat da, gurasoen junta edo batzar bat osatua. Eskola hauetan beraren ustez, talde lana asko lantzen eta bultzatzen da. Erabiltzen dituzten metodoak berriagoak eta modernoagoak dira eskola pribatuarekin konparatzen badugu.

 Ondoren, bere ibilbidean zailtasun handienei buruz galdetu nion. Berak esan zidan, orain dagoen ikastolan ikasleen gurasoek gehiegi sartzen direla arazoetan. Kontrol asko dute eta batzuetan gehiegizkoaizan daiteke. Baita ere, beraren ustez klase batzuk jende gehiegirekin daude,  hobeto izango litzateke jende kopuru gutxiago egotea. Aipatu zidan ere, haur batzuk ez direla eredu edo sistema honetara moldatzen eta beraiei curriculumaren adaptazaioa egin behar zaie. Beste arazo edo anekdota bat izan daiteke ikasle bat arazo psikoligikoak zituela eta azkenean zentru batean ingresatu zuten.

Berak, oso pozik dago bere lanarekin. Berak uste zuena da, gustuko duen lanean ari da eta gustuko duena irakasten du.

Berak dio ikastolan talde lanean aritzen direla, baina bera bere departamenduan, hau da, frantseseko departamenduan bakarrik dago, beraz, ez ditu erabakiak inorekin koltsutatu behar. Hizkuntza sailan dauden irakasleekin erlazio gehiago duela dio tutoretza berdinean daudelako eta azkenean denbora gehiago pasazen dutelako elkarrekin. Hala ere, beti dago gutxiago eramaten zaren irakaslerenbat edo kideren bat, lan guztietan gertatzen den bezala.

Ikasleen familiarekin daukan erlazioa oso hurbila da. Ikastola familia baten antzera da eta azkenean erlazio itxia eta hurbila daukate. Beti oso eskura daukate informazio guztia eta  hitz egin nahi dutenean aukera asko daukate, beraz, erlazio oso ona dutela esango genuke.

Ikasleekin daukan erlazioa ere oso ona da. Txikienak oso maitekorrak eta jatorrak direla dio,  eta beraiekin da ikasten dutena argien islatzen dituztenak. Ezer ez jakiten hasi eta zertxo bait jakitera pasatzea argi ikusten da. Handienekin daukan erlazioa ere oso ona da.  Hauek maila altuago daukate. Beraiekin gauza askori buruz hitz egin daiteke eta beste erlazio mota bat izateko aukera ematen du.

Beraren ustez, hezkuntza aurrera pausoak eman ditu historian zehar. Gaur egun metodologia berriak erabiltzen dira, modernoagoak. Teknologia berriak oso erabilgarriak eta ugariak dira eskola gehienetan. Kompetentzia desberdinak erabiltzen dira ikasgai bakoitzan. Hezkuntza globalizatuago bat daukagu gaur egun.

Berak, teknologia berriak erabiltzen dituela dio. Beharrezkoak direnean soilik erabiltzen ditu bere klasean. Beraren ustez ondo erabiltzen badira oso erabilgarriak eta lagungarriak izan daiteke baina gaizki erabiltzen badira ikasleak despistatu ahal dira.

Beraren ustez, gurasoen papera oso garrantsitzua da, eta ez bakarrik eskolan. Beraiek ere etxean hezten dituzte bere semeak eta gurasoak haurrentzat modelo batzuk dira.

Disziplinari buruz hitz egin genuenean, berak azpimarratu nahi izan zuen irakasle eta ikasleen arteko errespetua. Bakoitzak bestea errespetatzen jakitea eta dagokion lekuan egotea. Maitasuna eta konfiantza egon daiteke, baina beti errespetuarekin.

Bukatzeko, ondorio bezala esango genuke eskola bakoitzean metodo desberdinak erabiltzen dituztela eta lan egiteko era asko dituztela. Hala ere, denok nahi dugu ikasle eta irakaslearen arteko erlazio ona izatea beti errespetuarekin jokatzen badugu. Espero dugu hezkuntza aurrera pauso gehiago ematea eta berritzea metodo berriak sortuz eta lan egiteko prest dauden irakasale berriak eratuz.