lunes, 21 de diciembre de 2015

KURTSOKO LEHEN BILERA GURASO TALDEAREKIN








-Egileak:  Zuriñe Andres, Ariane Bravo, Saioa Eraso eta Nerea Gonzalez.
-Irakasgaia: Irakasle funtzioa.
-Erakundea Gasteizko irakasleen U.E.
-Data: 2015ko abenduaren 21a.
 -







Sarrera—irakasleen aurkezpena

Kaixo guztioi,  ongi etorri “Amets eta gu” ikastolara eta eskerrik asko etortzeagatik.

Ariane, Zuriñe, Saioa eta Nerea gara, 2 urteko gelako irakasleak eta aurten zuen seme-alaben hezitzaileak. Bi geletan banatuta egongo gara  (2 hezitzaile klase bakoitzeko), baina egun honetan, uste dugu denok batera batzar hau egitea merezi duela elkar ondo ezagutzeko.

Sartu bezain pronto, familia bakoitzari txosten bat banatuko dizuegu. Bertan, gaur hitz egingo dugunari buruzko edukiak agertuko dira. Horrez gain, ikasturte honetan lortu nahi ditugun helburuak, arauak eta zein metodologia jarraituko dugun azalduko dizuegu.

A.   Landu beharreko gaiak

Adinaren ezaugarriak:

BI URTEKO HAURREN EZAUGARRIAK ETA BEHARRIZANAK.
 Bi eta hiru urteko haur gehientsuenen zenbait ezaugarri orokor deskribatzera pasa aurretik, ondoko hau azpimarratu nahi dugu: bizitzako aro honetan haurraren garapena izugarri azkarra da eta aro zehatz bati dagozkion bereizgarri nabarienak hilabete batzuk geroago desberdinak izaten dira.

Bi eta hiru urte bitarteko aroa hartzen badugu, haur gehienak, maila motore orokorrari dagokionez, ondorengo hauek guztiak egiteko gai dira: ibili, pedalei eragin, bi oinen gainean salto egin eta eserita, etzanda, lau hankan edo kokoriko egonik zenbait jarduerari ekin. Adin honetan jarduera hauek denak errazago egingo ditugu goi aldeko gorputz adarrak libreki mugitzeko gaitasuna jadanik duelako.

Bere trebetasun motore finei, hau da, esku-begien koordinazioa eskatzen dutenei dagokienez, berriz, haurra poliki-poliki guraizeekin mozten ikasten joango da, kordatzen ikasiko du, objektu edo pieza batzuk besteetan enkajatzen ikasiko du.

Lateralitateari  dagokionez, alde bat bestearen gainetik nagusitzen hasten da. Dena dela, haurraren berezko joera errespetatzea egokia bada ere, ondo legoke trebetasuna eta indarra bi aldeekin lantzea.

Hizkuntzari gagozkiolarik, aldiz, trantsizio une batean aurkitzen da haurra: hiztegiaren lorpen azkarra du eta aditzak batez ere infinitiboan erabiltzen ditu. Une honetan, ordea, adjektiboak eta izenordainak ere erabiltzen hasten da eta sintaxian hobekuntza nabaria ageri du.

Bestalde, bi urteko haurrak bere autonomia propioa azpimarratzea eta kanpoko laguntza jasotzea biak behar ditu, baina bien arteko oreka mantenduz. Autonomia nahi du gauzak bakarrik egiteko; laguntza ere jaso nahi du bere nahiak espreski azaltzen baititu, eskatu egiten du; esfinterren kontrolean aurrerapen handiak ematen ari da, bere adineko beste haurrekin harremanetan hasten da eta talde jolasekiko interesa azaltzen du, arauak eta txandak barneratzen eta errespetatzen dituelarik.

Oso txikitatik jakin-min handia izan badu ere, orain beretzat ez da nahikoa gauzak zer diren jakitea, horien zergatia eta zertarakoa ere jakin nahi du. Gauzak ezagutu egin behar ditu eta ezagutza hori ordenatu. Bestalde, pertsona helduen imitazioa oso garrantzitsua da haurrarentzat, kopiatzeko eta ikasteko.

EGOKITZAPEN ALDIA

Ø  ORDUTEGIA

Egokitzapen aldia oso garrantzitsua da umeentzako, etapa berri honetan haur eskolara joaten hasten direlako eta ezagutzen ez dutenez, poliki-poliki egokitu behar dira. Horretarako, egokitzapen-aldia egin behar da, haiek egokitzeko eta banaketa hain gogorra ez izateko. 

Hau izango da egokitzapen aldian izango dugun ordutegia, 9an hasiko da eta 26an bukatuko da, beraz, 3 asteko egokitzapen aldia izango dugu.

Familiaren papera oso garrantzitsua da egokitzapen aldian, umeek ondo egokitzeko familia bertan egotea oinarrizkoa da, haiei segurtasuna emateko eta bere ondoan daudela ikusteko, horretarako bi taldeetan banatu ditugu umeak, hasiera hain gogorra ez izateko.

Hauek dira bi txandak, eta ondoren egokitzapen aldiko ordutegia ikusiko duzue:

9, 10,11,12, 15, 16, 17 eta 18
19 eta 22
23, 24, 25, 26
29tik aurrera
1.Txanda: 9:00-10:15

Unax
Uxue
Martin
Ane
Oier
Miren


9:00-11:00

Unax
Uxue
Martin
Ane
Oier
Miren

Nuria
June
Mikel
Markel
Naia
Aitor


9:00-12:00

Unax
Uxue
Martin
Ane
Oier
Miren

Nuria
June
Mikel
Markel
Naia
Aitor
GOIZEZ    ETA                    
ARRATSALDEZ:

                           9:00-12:00          14:30-16:30

2.Txanda: 10:45-12:00

Nuria
June
Mikel
Markel
Naia
Aitor










9
Txandaren arabera:
9:00-10:15
10:45-12:00
Umearen laguntzailea ikasgela barruan egongo da.
10
Txandaren arabera:
9:00-10:15
10:45-12:00
Umearen laguntzailea ikasgela barruan egongo da.

11
Txandaren arabera:
9:00-10:15
10:45-12:00
Umearen laguntzailea ikasgela barruan egongo da.
12
Txandaren arabera:
9:00-10:15
10:45-12:00
Umea laguntzaile barik egongo da.
15
Txandaren arabera:
9:00-10:15
10:45-12:00
Umea laguntzaile barik egongo da.
16
Txandaren arabera:
9:00-10:15
10:45-12:00
Umea laguntzaile barik egongo da.
17
Txandaren arabera:
9:00-10:15
10:45-12:00
Umea laguntzaile barik egongo da.
18
Txandaren arabera:
9:00-10:15
10:45-12:00
Umea laguntzaile barik egongo da.

19
9:00-11:00

Talde biak elkarrekin ordutegi honetan.
22

9:00-11:00

Talde biak elkarrekin ordutegi honetan.


23

9:00-12:00

Talde biak elkarrekin goizeko ordutegi osoan.
24

9:00-12:00

Talde biak elkarrekin goizeko ordutegi osoan.
25

9:00-12:00

Talde biak elkarrekin goizeko ordutegi osoan.
26

9:00-12:00

Talde biak elkarrekin goizeko ordutegi osoan.
29                                                                               
GOIZEZ    ETA              
ARRATSALDEZ:                           9:00-12:00          14:30-16:30




































12:45-15:00 bazkal ordurako bi aukera:
1.      Etxera joatea jatera.
2.      Jantokian geratzea jatera.



EGUNEROKO ORDUTEGIA



EGUTEGIA





Egutegiari dagokionez, Irailaren 8tik 17ra, lanaldi trinkoa izango dute, hau da, bakarrik goizez etorri behar dira. Egun horretatik aurrera, ordutegi normala hasiko da.
  
Abenduaren 8an, Inmaculadaren eguna ospatuko dugu, horregatik eskolan zubia egongo da. Abenduaren 22an, Olentzero eguna ospatu arren, lanaldi trinkoa egongo da, hau da, haurrak bakarrik goizez etorri behar dira. Egun horretan, komenigarria da umeak baserritarrez jantzita etortzea. Abenduaren 23tik Urtarrilaren 6ra gaboneko oporrak izango dute.

Otsailaren 13an, inauteriak ospatuko dugu, eta klasean egindako mozorroak jantziko dituzte eta kalera aterako dira dantza eginez. Egun horretan, gurasoak haien umeak ikustera etorri ahal dira, eta lanaldi trinkoa denez, ospakizuna goizez izango da. Eta datorren asteko lehen hiru egunak jaia izango dute, hau da, 16an, 17an eta 18an.

Martxoaren 19an, San Jose eguna denez, ez dute klasera etorri behar zubia egingo dutelako, beraz, 19an eta 20an jai izango dute. Martxoaren 30etik Apirilaren 10era Aste Santuko oporrak izango dituzte.

Maiatzaren 1ean, langilearen eguna denez, ez dute klasera etorri behar, hau da, jai eguna da. Ekainaren 10etik Ekainaren 23ra arte lanaldi trinkoa edukiko dute, hau da, 10 egun horietan, bakarrik goizez etorri behar dira klasera. Eta Ekainaren 23an, Udako oporrak hasteko azken eguna da.

JAIAK:

Amets eta gu eskolan hainbat festa ospatuko dira, urtearen arabera gehiago edo gutxiago. Aurten ospatuko direnen artean: olentzero (olentzero joaten da gelaz gela opariak banatzen), inauteriak (umeak gai batez mozorrotu eta gurasoen aurrean dantzatu), santa ageda eguna ( baserritarraz jantzi eta abestu), euskal astea (euskara sustatzeko erabiltzen den astea, jarduera ezberdinak planteatuz), eta azken jaia (ur jolasak, piszina txikiak, musika, dantzak etab. 

-METODOLOGIA, GELAKO DINAMIKA, CURRICULUMA

Ø Lan metodologikoa:

 Ez dago metodologiarik zehazturik, irakaslearen arabera era batean edo bestean izan daiteke, beti ere, linea berdina jarraituz. Hau izango da gure klaseko metodologia haurrak hezitzeko, guretzat aproposena dela ustez.

Gure metodoaren puntu nagusienak honako hauek dira:
·         Banakako arreta, bakoitzak behar duen arreta espeziala emango diogu, eta behar duen arreta.
·         Berezitasunak errespetatzea, nahiz eta desberdinak esan, guztioi berdin tratatzea.
·  Umearen garapenean konfiantza izan, haien ahalmenetan konfiantza edukitzen eta beti animatzen.
·         Bere etapak errespetatzea, bakoitzak behar duen denbora ematea.
·         Giro epel eta segurua gizarte-ohituretan lagundu ahal izateko.
·         Ikasketa aktiboa esplorazioan oinarrituta, giro aberats batean.
·         Zentzumen estimulazioan, musikalean eta ingeleseko jardueretan oinarritzen da.
·         Jolasaren garrantzia: batez ere joko librearen garrantzia etapa horretan.
·    Gurasoak elkartu zentroko jarduerak (Olentzero, inauteri egunean etab) daudenean, familiei integratzen hezkuntza proiektuan.

Ø  Gelako-dinamika:

Ez dago metodologiarik zehazturik, irakaslearen arabera era batean edo bestean izan daiteke, beti ere, linea berdina jarraituz. Orain gelan egiten ditugun ekintza motak, hauen garapena eta zuzenketa, programaketa eta ebaluaketa, materiala, espazioaren eta denboraren antolaketa, errekurtso didaktikoak, heziketarako premia bereziak, festak eta egun bereziak azaltzera goaz: 

Ekintza motak: ekintza ezberdinak egiten dira astean zehar, haien artean, psikomotrizitatea (arauak azaldu, blokeak apurtu, jolastu libreki, estatuen jolasa, ipuina), abestiak, ipuinak, marrazketa eta plastika txokoak, puzzleak, jolas librea… 

Ekintzen garapena eta zuzenketa: ekintza bereziren bat egiterakoan, aldez aurretik arauak eta nola egin behar duten azaltzen zaie haurrei. Normalean ekintza hauek nahiko libreak izaten dira, baina gidatuagoetan haurrak zuzentzen ditugu esanez edo azalduz berriro nola egin behar duten eta horrela ondo egin arte. 

Materiala: erabiltzen den material guztiaren zerrenda egitea ezinezkoa da baina ia egunero erabiltzen ditugun materialen artean hurrengoak ditugu: 

 Folioak  Margoak eta errotulkiak  Itsaskia  Puzzleak  Musika eta cassete   Ipuinak   Pilotak   Panpinak  Plastilina  Sukaldetxoa  … 

Heziketarako premia bereziak: honen funtzionamendua zein izan daitekeen ezin dezaket azaldu, nire gelan ez delako egon heziketa premia bereziak behar dituen umerik. Beste aldetik esan dezaket alboko gelan badagoela ume bat heziketa premia bereziak dituena eta kasu honetan, laguntzaile bat etortzen da, klaseko tutoreak gelako dinamika jarraitu ahal izateko. 

Ø  Espazioa eta denboraren antolakuntza

Gela txokoka banatuta dago, beraz, esan daiteke espazioa nahiko antolatuta dagoela; egia da ere, batzuetan gela txikia geratzen dela jarduera batzuk egiterako orduan. Denborari dagokionez, ordutegi bati jarraitu behar diogu eta batzuetan ordutegi horrek jarduera batzuk limitatu ditzake baina normalean ez dugu arazorik izaten.

Ondoren, gelako denbora zelan antolatuko den ikus daiteke:

¨      Harrera edo sarrera unea: Mugimendu-txokoan (trizikloak, kotxeak, motorrak, txirrista edota krokodiloa) era librean aritzen diren bitartean banakako agurra eta kontaktua egiten dugu umeekin, norekin etorri diren galdetu, ongi etorria egin…; gero arropa erantzi eta nork bere kakoan jarri eta amantala janzteko eskatzen zaie (egun batzuetan horrela eta beste batzuetan amantalak aulki batetan pilatu behar dituzte gero psikomotrizitate-gelara joateko).  


¨      Guztiak elkartzeko unea: Biribilean jarrita, taldeko agurrarekin hasten da eta ahozko hizkuntzari lotutako baliabideak  lantzen dira: abestiak, olerkiak, ipuinak, jolasak etab. Gai diferenteak erabiliz (gaur nortzuk etorri gara, nor falta da, ze nolako eguraldia dugun) denon arteko lehendabiziko elkarrizketa-saioak egiten dira.

¨      Jolaserako unea: Umeak txoko diferentetan era librean jolasean aritzen dira.

¨   Zuzendutako jardueratarako uneak: Tutoreak proposatutako ekintzak egiten dira, bai talde osoak (pintzelak, buztina, etab.), edota launaka jarritako taldetxoak (plastika-lan zehatzak: fitxak, etab.). 
¨      Jasotzeko eta gaileta jateko unea: Gela jaso ondoren makinista nor den begiratzen dugu eta gero honek gaileta eta ura banatzen die gelakoei.

¨    Kanpoan jolasteko unea: Euria ari duenean trizikloekin eta baloiekin jolasten dute eta eguraldi ona dagoenean belardian eta zabuetan aritzen dira, baita trizikloak eta baloiekin ere.  

¨   Jolasteko, pixoihalak aldatzeko eta eskuak garbitzeko unea: Berriro txokoetan era librean olgatzen diren bitartean pixoihalak aldatzen zaizkie  eta bukatzean, jantokira joan baino lehen, banan bana eskuak garbitzera doaz konketara. Bukatu ahala, umeek biribilean itxaroten dute, ipuinak begiratzen. Etxera joango direnak janzten dira, jantokian bazkaltzeko zer dagoen aipatzen dugu, errutinazko kantak, jantokira joatekoak, abesten ditugu eta jantokira doaz.   

¨      Jateko, hortzak, aurpegia eta eskuak garbitzeko eta lo egiteko unea

¨      Jolasteko unea: Siestatik esnatzean, zapatak jantzi, pixoihalak aldatu, komunera joan, garbitu, ura edan eta libreki jolasten dute agurtzeko unea heldu arte.

¨    Agurtzeko unea: Gela jaso eta gero, biribilean abestiren bat eta solasaldi txikiak (zer edukiko duten meriendarako; nor etorriko den euren bila,..) mantentzen dira. 
Astean bi egunetan psikomotrizitate-gelara joaten gara, saioak hiru ordu laurdenetakoak dira eta         adin honetan oso une garrantzitsuak dira, umea bere globaltasunean garatzeko.

5.5. Espazioaren antolakuntza

60 metro koadroko gela daukagu eta hain espazio zabala izateak abantaila batzuk ematen dizkigu: esan bezala, mugimenduetarako tresnak eta erabili daitezke gela barruan eta horretaz gain material guztia umeen eskuragarri dago. Txokotan antolatuta dago gela eta, beraz, umeek badakite nora jo material diferenteak topatzeko eta aldi berean euren neurrira apaindua dagoen espazio batetan mugitzen dira.

¨  Mugimendurako eta joan-etorrietarako txokoa: Espazio zabala da eta haurrek askatasunez mugitzeko aukera dute. Dauden tresnak dira: txirristak, trizikloak, eskorga, motorrak, korridorean ibiltzekoak (“correpasillos” direlakoak) eta balantzan den krokodiloa. 

¨      Jolas sinbolikoen txokoa: Honako materialak daude: Etxea, panpinak, pelutxeak, panpinen kotxe-kapota, sukaldeko tresneria, ispilua, hainbat mozorro.

¨      Eraikuntza txokoa: Eraikuntzak egiteko material diferenteak daude, animaliak, garajea, bola eta mailu jolasak.

¨      Plastika txokoa: Plastilina, margoak, artaziak, buztina eta arbela.

¨      Mahai-jolasen txokoa: Puzzleak, ahokatzekoak, eta beste jolas batzuk.

¨      Liburutegia: Mota desberdinetako liburuak daude: ipuinak, hiztegi-liburuxkak,.. 

¨      Talde handian biltzeko txokoa: Txoko honetan badago espazio zehaztu bat non ume bakoitzak lurrean itsatsitako karratu baten, biribilean esertzen den. Kortxozko panela ere badago bertatik ipuinak, kantak eta olerkiak lantzeko. Lantzen diren koloreak ere agertzen dira bertan, makinista-zerrenda kokatzen da panelaren ondoan eta gainean eguraldiaren berri ematen duen marrazkia. Espazio hau badoa betetzen kurtsoan zehar.

¨      Pintzelaz margotzeko txoko berezia: Ekintza honetarako espresuki sortutako espazio berezi bat apaintzen dugu gelan: txorrotaren aurrean hiru banku, egunkari zaharrekin babestuta, U moduan ipintzen dugu eta bertan A-3ko folioak itsasten ditugu. Umeek kolore desberdinetako pintura-pote txikiak eta tamaina diferentetako pintzelak jasotzen dituzte, euren artean elkar trukatzeko, eta margotzeari ekiten diote, musika klasikoa entzuten duten bitartean.   

CURRICULUMA ETA EBALUAZIOA
Ø  Curriculuma:

HELBURUAK

Haur-Hezkuntzako helburu orokorren eta etapako esperientzia-eremuetakoen zehaztapena dira.

2.1. NORBERAREN EZAGUTZA ETA AUTONOMIA PERTSONALA

  1. Nork bere buruaren benetako irudi positiboa eratzea, bere ezaugarri eta ezaugarriak identifikatuz.
  2. Norberaren zentzumen-pertzepzioa eta mugitzeko eta adierazteko gaitasunak aurkitu eta erabiltzea.
  3. Gorputzaren koordinazio eta kontrol dinamikoa lortzea.
  4. Begi-eskuen koordinazioa eta eskuen behar besteko trebetasuna garatzea.
  5. Ongizate emozionalari eta fisikoari loturiko ohiturak bereganatzea.
  6. Behaketa, arreta eta oroimen gaitasunetan aurrera egitea.
  7. Norberaren beharrak, sentimenduak eta emozioak identifikatzea eta adieraztea.
  8. Besteen errespetuzko, laguntzako eta elkarlanerako jarrerak eta ohiturak garatzea.
  9. Iniziatiba hartzea eta norberaren ekintza planifikatu, sekuentziatu eta jarraian gauzatzea.
  10. Frustrazio txikiak onartzea, eta autokritikoa izatea baina aldi berean norberaren iritziak defendatzea.
2.2. INGURUAREN EZAGUTZA
  1. Beren ingurune fisikoa, naturala eta soziala modu aktiboan aztertzea,
  2. Portaera sozialeko oinarrizko arauak pixkanaka barneratzea. 
  3. Beren esperientziaren hurbileko hainbat gizarte-talde ezagutzera hurbiltzea. Gehien bat senidea eta eskola.
  4. Elementu eta bildumen ikurrak identifikatzea eta taldekatzea. Batzerakoan landuko ditugu eta baita  kolorea (gorria, horia, urdina eta berdea), tamaina (handia, txikia), kantitatearen arabera (asko, gutxi, bat ere ez).
  5. Ordena eta kuantifikazio-harremanak ezartzea, pentsamendu logiko-matematikoa garatzeko eta hori adierazten hasteko. Asko, gutxi, bat ere ez, eta funtzionaltasunean zenbakuntzan hasiko gara.
  6. Naturako animaliak, landareak, elementuak eta fenomeoak aztertzea eta ezagutzea. (Etxe-abereak, oihaneko batzuk, eguraldia).
  7. Landare eta animaliaren baten bizi-zikloa zuzenean behatzea eta aztertzea. Nartziso baten bizi zikloa gelan zuzenean behatuko dugu.
  8. Ingurune naturalak bizitzarako duen garrantzia balioestea eta errespetatzea.
  9. Eguneroko espazioetan autonomoki orientatzea eta jokatzea.
  10. Inguruko jai, tradizio eta ohituren berri izatea eta haietan parte hartzea. Olentzero, inauteri eta azkeneko jaian.

2.3. HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA

  1. Hizkuntza erabiltzea komunikatzeko, adierazteko, ikasteko eta gozatzeko, ideiak  eta sentimenduak adierazteko tresna gisa.
  2. Beste haur eta heldu batzuen mezuak ulertzea askotariko hizkuntza-testuinguruetan.
  3. Ahozko elkarrekintza horiek zuzentzen dituzten arauak ezagutzea: entzutea, erantzutea,  txanda errespetatzea…
  4. Hiztegia aberasten joatea ahoskera zuzenarekin.
  5. Kultura-tradizioko zenbait literatura-testu ulertzea, ozen irakurrita ala kontatuak, eta berregitea. Korruan ipuinak landuko ditugu. Hasieran modu sinple batez haiek buruz ikas eta errepika dezaten, baina apurka ipuin batzuk aberastuz kontatzen joango gara eta baita batzuetan irakurri ere. Abestiak eta olerkiak koreografiarekin edo jolas bidez landuko ditugu eta haiek abestu dezaten ahaleginduko gara.
  6. Idatzizko hizkuntzarako interesa eduki eta informazio, eta gozamenerako tresna gisa balioztatzea. Izen propioa, irudi, zenbaki eta idatzizko testuaren artean ezberdintzen hastea. Ipuinaren izenburua irakurtzerakoan atzamarraren bitartez ezkerraldetik eskuinaldera irakurriko dugu. Kaka egin duenaren oharra, haien aurrean idatziko dut, ohar bat etxera eramaterakoan horren funtzioa landuko dugu.
  7. Norberaren eta besteen plastika, musika eta gorputz bidezko ekoizpenez interesatzea.
  8. Plastikako, antzerkiko, musikako eta gorputzaren inguruko ekoizpenetan modu sortzailean parte hartzea, hainbat teknika erabiliz.

     OINARRIZKO GAITASUNAK
    Haur Hezkuntzan gaitasun esaten diogu ikasleak testuingurura egokituta bereganatzen duen jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen konbinazio integratuari. Oinarrizko Hezkuntzako ikasle guztiek eskuratu behar dituzte konpetentzia horiek, bai pertsona gisa errealizatzeko eta garatzeko, bai herritar aktiboak izateko eta gizarteratzeko ere.
    Hezkuntzako  gaitasun orokorrak berak dira hezkuntza-etapa guztietan. Hona hemen zerrendaturik:
    1. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
    2. Matematikarako gaitasuna.
    3. Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.
    4. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
    5. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
    6. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.
    7. Ikasten ikasteko gaitasuna.
    8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
    Zein mailatan lortuko diren gaitasun horiek, ebaluazio-irizpideek markatuko dute.
Ø  Ebaluazio irizpideak:

Ebaluatzeko irizpideak curriculumean oinarritutako helburuen arabera burutuko dira. Hurrengo taulan ikus dezakegu zelan izango diren gure eskolako notak, hiru hilabeteka banatuko direnak gurasoek jakiteko haien seme-alabak zelan doazen.

Honako taula honen arabera ebaluatuko da:

BAI
EZ
AD/Aurrera doa





 

NOBERAREN EZAGUTZA ETA AUTONOMIA PERTSONALA

NORBERAREN EZAGUTZA ETA AUTONOMIA PERTSONALA
BAI
EZ
AD
Eskolan pozik eta lasai dabil.



Hurbileko heldu eta beste ume batzuen afektuzko sentimenduak onartzen ditu.



Gorputza gero eta hobeto kontrolatzen du..



Eskailerak laguntzarik gabe igo eta jaisten ditu.



Psikomotrizitate gelan gozatzen du.



Bere gorputzeko atal batzuk bereizten ditu.



ONGIZATE PERTSONALA ETA EGUNEROKOTASUNA
BAI
EZ
AD
Jolasean aktiboa azaltzen da.



Jolas sinbolikoko jardueretan parte hartzen du.



Talde ekintzetan parte hartzen du.



Denboraldi laburretan arreta mantentzen du.



Esfinterrak kontrolatzen ditu.



Beharrizan pertsonalak (txiza, kaka, egarria,…) adierazten ditu ahoz edo keinuen bidez.



Berokia, mantala eta zapatak janzten eta eranzten ahalegintzen da.



Ikasgelako materiala jasotzen eta gordetzen ahalegintzen da.




INGURUNEAREN EZAGUTZA
INGURUNE FISIKO ETA NATURALAREKIKO INTERAKZIOA
BAI
EZ
AD
Natura eta izaki bizidunekiko interesa azaltzen da.



Objektuen tamainak ezagutzen ditu: handia/txikia



Oinarrizko zenbatzaileak ezagutzen ditu: asko,gutxi.



Funtzionaltasunean zenbakien segida erabiltzen hasi da..



Elementuen zenbait kolore identifikatzen ditu.



Espazio nozio batzuk ezagutzen hasi da (goian/behean, barruan/kanpoan…)..



BIZITZA INGURUKOEKIN
BAI
EZ
AD
Beste haurrekin egotea eta jolastea bilatzen du.



Gelako lagunen izenak ezagutzen eta erabiltzen ditu.



Mina edo kalte egiten badu barkamena eskatzen du.



Harreman horietan ikaskidea errespetatzen du.



Nagusiekiko harreman naturala eta berezkoa du.



Arauak onartzen eta hauetara moldatzen doa.



Eskolako ekintzetan eta ospakizunetan parte hartzen du.




HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA
HITZEZKO KOMUNIKAZIOA
BAI
EZ
AD
Ahozko hizkuntza erabiltzen du komunikatzeko.



Helduek hitz egiten diotenean kasu egiten du.

























































Eguneroko esaldiak errepikatzen hasi da.



Ipuin kontaketan adi mantentzen da.



KOMUNIKAZIO BESTE MODU BATZUK: PLASTIKOA, MUSIKAKOA ETA GORPUTZAREN BIDEZKOA
BAI
EZ
AD
Musika ekintzetan parte hartzea gustuko du.



Material ezberdinak erabiltzea gustatzen zaio: margoak, tenpera, plastilina...




Ø  Tutoretzak eta bestelako bilerak:
Kurtsoan zehar gutxienez, hiru bilera egingo dira guraso edo umeen familiekin. Hauek, hiruhilabeteko bakoitzaren bukaeran egingo dira, familiekin ordutegia adostuz. Beste tutoretzarik behar izanez gero, haurren tutoreak kontaktuan jarriko dira familiekin. Bilera hauek egiteko deialdia, guraso edo tutorearekin korreoz, agenda edo ohar baten bidez edota aurrez aurre egingo da.

Ø  Agendaren erabilpena:

Haur bakoitzak agenda bat izango du eta egunero eraman beharko du motxilan. Honen bidez, irakasleak edo tutoreak eta gurasoak komunikatu ahal izango dituzte haurraren inguruko hainbat alderdi ( kaka egin duen, pardelak erosi behar diren, ondo jan duen, siesta bota duen…).


Ø  Gelara eraman beharreko materiala:

Hauek dira ikasturte osoan zehar haurrekin erabiliko ditugun material bereziak, eta etxetik ekarri behar dituztenak, guztiak zuen seme-alaben izena jarrita eduki  beharko dute:

ü  Aldatzeko arropa ekarri poltsa batean gordeta (arropa guztia izena jarrita eraman behar du).

ü  Argazki albuma(klase kideak familia ezagutzeko eta klasean ateratako argazkian bertan sartzeko).

ü  Bakoitzak bere edalontzia ekarri behar du, izenarekin jarrita (edalontzia heldulekua izan beharko du, aproposa delako umearentzat, materiala plastikoa izan beharko da).

ü  Pixoihalak, toailitak, kremak.. bakoitza bereak ekarri behar ditu.

ü  Txupetea ( siestarako behar izanez gero, beti ere izenarekin).

ü  Transtsisiozko objetua ( manta, panpina, kuxina etab.).

Ø  Zerbitzuak: garraioa, jantokia eta goizeko gela:

ü  Garraioa: Nahi edo behar duenak eskura izango du garraio zerbitzua. Bizi den herria edo auzoaren arabera geltokia bata edo bestea izan daiteke eta modu berean ordutegia. Hilabeteko kuota 80€-koa izango da eta eskolako kontu korrontean sartu beharko da hilabete bakoitzaren amaieran, ikaslearen izen-abizenak jarriz.

ü Jantokia: Jantoki zerbitzua ere eskura izango dute gurasoek. Janaria eskolan bertan prestatuko da eta elikagairen bati alergia izanez gero, gurasoek zentrora                      abisatu beharko dute medikuaren frogagiri bat aurkeztuz. Jantokiaren eguneroko kuota 5€-koa izango da eta egunen batean ez joatekotan edo haurrak dieta bereziren bat behar izatekotan, goizeko lehen orduetan abisatu beharko da, ahal izanez gero, goizeko hamarrak baino lehen. Jantokian geratzen diren haurrak eta ondoren siesta botatzen dituztenak, kuxin, manta eta gustuko objekturen bat ekarri beharko dute, txupetea gehituz behar izanez gero.

ü  Goizeko gela: Guraso askok arazoak izaten dituzte, haien seme-alabak zaintzeko goizean, haien lan ordutegia direla eta. Horretarako goizeko gelak eskaintzen duen zerbitzua eskura izango dute; gela hau, goizeko 07:30ean irekiko da eta bertan zaintzaile bat egongo da klaseak hasi arte. Bertan gosaldu nahi izanez gero, etxetik ekarrik beharko dute gosaria, beti ere elikagai hotzak izanik edo etxetik berotuta ekarriz. Zerbitzu hau dohainekoa izango da, baina zentroari abisatu beharko zaio aurreko egunean edo kurtso hasieran.

Ø  Gurasoei eskatu beharreko baimenak:
Kurtso hasieran eskatuko den baimen bakarra argazkiak ateratzeko baimena izango da, beste baimen batzuk ere eskatu daitezke kurtsoan zehar (txangoetarako baimenak)


ARGAZKIAK ATERATZEKO BAIMENA
 
     

Guraso agurgarriak,

 Gure eskolako zenbait jardueretan argazkiak ateratzeko baimena da hau.

Ohar honen bidez, zuen alaba edo semeari ateratako argazkiak muraletan, eskolari buruzko publizitatean, edota eskualdeko edozein komunikabidean jartzeko baimena eskatzen dizuegu.

Nik _______________________(gurasoaren izena)____________________________________________________ -ren   aita/amak  nire seme-alabaren argazkiak erabiltzeko baimena ematen dut.

Zallan,  20____ko _____________-ren ______ ean

Sinadura : 




B. BILERA GARATZEKO METODOLOGIA:

Bilera honi hasiera emateko, ongi etorria emango diogu umeen gurasoei eta “korro” batean aulkiekin esertzea eskatuko diogu, horrela, beraien artean ezagutzeko aukera izango dute. Bileran zehar, gurasoek dauzkaten galderak edo kezkak erantzuten saiatuko gara eta espero dugu, guraso guztiak bileran parte-hartzea. Hasierako bilera denez, kurtsoan zehar egingo dugunari buruz hitz egingo dugu  eta espero dugu gure azalpenak argi geratzea. Hasierakoa denez, saiatuko gara gurasoak urduri ez ipintzea eta bileran zehar lasai egotea. Hala ere, kurtsoan zehar haien haurrei buruz kezkak baldin badute edo zerbait jakin nahi badute, jakin dezaten guregana etorri ahal direla, eta guk prest egongo garela haien kezkei irtenbide bat aurkitzeko.

C.LAGUNTZA MATERIALAK:

Hasierako bilera honetan, gurasoei emango dizkiogun materiala honako hau izango da; baimenak, egutegia, ordutegiak, gelara eraman beharreko materiala eta hasierako txostena umearen datuei buruzkoa bete beharko dutena. 


HASIERAKO TXOSTENA
UMEAREN DATUAK

IZEN ABIZENAK……………………………………………………………….

ZUEN SEME-ALABA, HOBETO EZAGUTZEKO AUKERA IZAN DEZAKEGUN, BETE EZAZUE GALDEKETA HAU AHALIK ETA OSOKIEN.

Txostenaren data…………………….







IZENA…………………………           JAIOTZE DATA………………………………..
ABIZENAK……………………………..
BIZILEKUA……………….....      KALEA………………………      ZK…………….
TELEFONOAK……………………..
ETXEKOA………………..…

  Nori dei dezakegu larrialdi kasuetan?

   (zehaztu norena den telefono bakoitza)

Nork betetzen du galdeketa?..............................................
Norekin bizi da umea?.............................................................
Zein hizkuntza erabiltzen du haurra etxean?.......................
Beste nonbait eskolarizatuta egon al da? Non?..................
Noiztik?.......................    Bizi izandako esperientzia…………………


FAMILIAKIDEAK:

AMAren :

IZEN ABIZENA……………………………..                    ADINA……………………..
JAIOTERRIA…………………………………..                LURRALDEA………………..
LANBIDEA……………………………………
AITAren:
IZEN ABIZENA……………………….……..                  ADINA………………………..
JAIOTERRIA…………………………………..                LURRALDEA………………..
LANBIDEA………………………………….…

  
SEME-ALABAK

1.- Izena………………………………..        Adina…………………………
2.-Izena………………………………...        Adina…………………………
3.-Izena………………………………….       Adina………………………….
4.- Izena…………………………………..     Adina………………………….
   
Etxean bizi diren BESTE SENITARTEKOAK:
…………………………………………………………………………………..

Adierazi nahi dituzun beste datu batzuk:
…………………………………………………………………………………..

<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<

-Nolakoa izan zen erditzea?...................................................................
-Osasun arazorik izan al du noiz?.........................        Zein?..........................
-Ba al du orain gaixotasun aipagarririk?.....................   Zein?....................
-Tratamenduan egonez gero adierazi zelakoa……………………
-Alergiarik?.....................                                              Zeri?........................................
-Mugikortasun arazorik?...................                            Zelakoa?.....................................

OHARRA: Izartxodun galderak urte betekoek ez bete

*Esfinterrak kontrolatzen al ditu?.............................

*Ohean txiza egiten al du?......................................

OHARRAK:  …………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………


JANARIA:           

-Gustora jatenal du ala ez du jan nahi izaten?...................................................................................
-Janaria osorik edo xehatua hartzen du?..............................................................................................
-Ahora eman behar zaio edo bere kabuz jaten du?...............................................................................
-Ba al du erritual berezirik bazkalordurako?...........................................................................................

OHARRAK:…………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………….

LOA:

-Banakako logela dauka?............................................................................
-Zenbat orduz egiten du lo gauero?........................................................
-Erraz lokartzen al da?.............................................................................
-Gauez beldurrak izaten al ditu?...........................................................
-Amets gaiztorik?...................................................................................
-Argirik bebhar du lo egiteko?..............................................................
-Ba al du erritual berezirik lo egiteko?.......................................................

OHARRAK:……………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

HIZKUNTZA:

-Badaki hitz egiten?...........................................................................
-Ahozkera arazoak dauzka?.............................................................
-Totelka hitz egiten du?..................................................................

OHARRAK:…………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………….


SOZIABILITATEA:

-Pertsona desberdinekin egoteko ohiturarik dauka?.................................................................................
-Erraz egiten ditu kontaktu berriak?.........................................................................................................
-Norekin nahiago du jolastea?....................................................................................................................
-Zertan gustatzen zaio denbora ematea?..................................................................................................

NORTASUNA:

Idatz ezazue zeuen hitzetan nolakoa den zuen seme-alaba…………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

Aurrean esan gabeko datu interesgarririk balego edo azpimarratu nahi izango bazenute adierazi ezazue.

-Bakarrik egoten da logelan?.......................................................
- Amets gaizto edo gaueko ikararik?.........................................
- Bazkalostean siesta botatzen du?..............................................
- Panpinarik behar du oheratzeko?...............................................
- Zelan egiten du lo? Iluntasunean edo argiarekin?.....................
- Gurasoen logelara Joan nahi du inoiz?.......................................


ESFINTEREN KONTROLA:

*KAKA:

- Zenbat aldiz egunero?
-Ordu zehatzetan?
-Abisatzen du?
-Komunera eramaten duzue edo txazontzian egiten du?
-Arazorik dauka: idorreria, diarrea,narritadurak…?
-Gurasoen jarrera eta hezkuntza eredua etxean?

*TXIZA:

-Hauzapiaren marka, neurria eta modeloa:
-Abisatzen du?
-Komunera eramaten duzue edo txazontzian egiten du?
-Arazorik dauka: idorreria, diarrea,narritadurak…?
-Gurasoen jarrera eta hezkuntza eredua etxean?

BESTELAKO OHAR GARRANTZITSUAK: ………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………






BILERAREN ERREGISTROA EDO AKTA MODUKOA:

GOGOETA BESTE TALDEEKIN

Orokorrean, landu diren gaiak, berdinak izan dira, kasu honetan egokitzapen aldiari buruzkoak. Ordutegiak, egutegiak, haurren ezaugarriak , eraman behar diren materialak, baimenak, helburuak eta jantoki eta autobus zerbitzuei buruzko azalpenak eman dira.

Bestetik, eman duten informazioa esanguratsua eta interesgarria izan dela pentsatzen dugu 10 minututan egin arren. Gainera, ideiak argiak eta zuzenak izan dira eta entzuleen, kasu honetan, gurasoen rola egiten genuenok, parte hartu dugu. Horretaz gain, bileran, Feed-backa egon da, baina batzuetan aurpegira begiratzen ez zutela ohartu ginen. Laguntza materialak, kasu honetan Power-Pointa, onak  izan dira, baina batzuetan informazio eskasa eman dutela konturatu gara, informazioa oso zehatza zelako.

Ondorioz, esan dezakegu, eroso sentitu garela eta bilera bat antzeztea oso positiboa eta baliogarria izango dela bereziki gure etorkizunerako.