miércoles, 21 de octubre de 2015

XXI. MENDEAN ESKOLAK BETE BEHARKO LITUZKEEN XEDEAK
















Oraingo honetan XXI.mendeko hezkuntza aztertzea egokitu zaigu; gaian kokatzeko eta ondo ulertzeko XXI.mendeko hezkuntza nolakoa den edo izan beharko litzatekeen aurkeztuko dizuegu, ideia orokorretik zehatzagora. Mende honetako eskolak, ikaslean oinarritutako hezkuntza eskainiko du, hezkuntza aktiboa. Beste aldetik, talde lana proposatzen  da kooperazioa eta honen garrantziaz ohartzeko. Hau aurrera eramatea posible izateko ezinbestekoa izango da, eskola, ikasle eta familien arteko  harreman estua egotea, batez ere, familien eta eskolarena artekoa, ikaslearen ongizatea lortuz. Hezkuntza sistema berri honetan, ez da soilik bilatuko alde akademiko egonkorra izatea, haurraren sozializazio prozesu egokiari garrantzia ere emango zaio. Lehen aipatu bezala, familien eta eskolaren arteko harremana ezinbestekoa izango da, beraz, umearen heziketaren ardura bi erakunde hauena izango dela ulertuko dugu. Alde akademikoari dagokionez, aipatu beharra dago, gaur egun ikaslearen ikaste erritmoak errespetatuko direla, haur edo ume bakoitza ezberdina dela onartuz. Gaian kokatuta, XXI. mendeko hezkuntzaren xedeak aztertzera ekingo diogu.

  • Lehentasuna ikasleen sozializazioan ala ikasketa akademikoan

Haurra jaiotzen denetik lehen mailako sozializazioa igarotzen du, honen bitartez, umea gizarteko kide bihurtuko da. Haurrak lehen adimen gaitasunak eta gaitasun sozialak ikasten ditu, batez ere familia inguruan. Dena den, funtzio hauek gero eta gehiago banatzen dira haur hezkuntzako eskoletan. Sozializazio garai honek haurraren nortasunaren osaketan oinarrizko garrantzia izango du, batez ere familian, hurbileko jendearekin etab. Bigarren mailako sozializazioa, batez ere, lehen mailako sozializazio garaian oinarritzen da, eta familiatik kanpo dauden taldeetan gertatzen da, batez ere eskolan. Hortaz esan daiteke, haurra txikia denetik bere  lehenengo gizarte-taldeak identifikatzen hasten dela, lehen aipatutako moduan bezala, familia eta eskola inguruan. Umeak pixkanaka talde horietan ezartzen diren harreman afektiboek duten garrantziaz jabetzen hazten da eta horixe izango da bere bizikidetzarako oinarrizko elementu inportanteena. Horien arteko harremanak derrigorrezkoak izateaz gain, onuragarriak dira haurraren garapen fisiko, kognitibo, emozional eta sozialerako.

Norberaren kultura-nortasuna eta ingurunekoa ezagutzen hasten den heinean, haurra sozializatzen hasten da, hortaz, eskolan, bere kideak izango dira gizarte-talderik garrantzitsuena. Pertsona guztiak desberdinak gara, bakoitzak bere ahalmenak ditu eta gaitasun horiek zabaltzeko eskoletara joaten gara. Eskoletan umeak denbora asko elkarrekin pasatzen dutenez, normalean lagunak egiten dira. Bertan, talde lana, errespetua eta hainbat gaitasun ezberdin landuko dituzte. Hori guztia sozializazioari esker lortzen da eta bertan ikasten diren gaitasunen bidez gertatzen da. Honekin batera ezin dugu alde batera utzi ikasketa akademikoa, honek etorkizun baterako ezinbesteko oinarria delako eta eragina izango duelako ezagutzak biltzeko eta gure munduan edo gizartean egokitzeko..

Ikasketa akademikoan, paper garrantzitsua izango du tutoreak,  bakoitzaren ardura izango da ikasleen bakoitzeko behaketa eta jarraipena egitea eta horretarako ezinbestekoa izango ikasle guztiak ondo ezagutzea, behar duten laguntza era egokian eskaintzeko. Beste aldetik, tutorea, familia eta iksaleen arteko elkarlana ezinbestekoa izango da, ikaslearen integrazioa eta kontzeptuen ezaguera bermatzeko.

Beraz, ikasketa akademikoa eta sozializazioa, garrantzia bera izango dute XXI.mendeko eskoletan, batak bestea ahalbidetzen duelako. Haurrak txikiak direnetik sozializazio prozesu baten kide izango dira, etorkizuneko ikasketa akademikoak behar bezala burutzeko.

  • Haurraren heziketa ardura familiarena ala eskolarena?

Haurraren heziketaren ardura familiarena ala eskolarena den planteatzen denean argi izan behar dugu bion arteko elkarlan etengabea izango dela. Azken urteotan gizartean aldaketa nabarmena egon da, horietariko bat eta seguruenik adierazkorrena izan da emakumearen papera lan munduan.

Duela urte gutxi amek izaten ziren haurren heziketaz arduratzen zirenak baina emakumeek lan munduan sartzearen ondorioz, eskolaren papera garrantzi handia hartu du azken urteotan; honi gehitu beharko diogu hezkuntza eredu aldaketa. Beraz, eskolek zein familiek, jaiotako gizartearen baloreak, espektatibak zein rolak transmitituko diote era kontziente edo inkontziente batean.

Aurretik aipatu bezala, balore transmisio prozesu hau gizarte osoak bideratuko du eta pertsona guztiok bizitza osoan zehar jasango dugu. Hau planteatuta, argi izan beharko genuke haurraren heziketaren ardura eskolarena zein familiarena izan beharko litzatekeela eta etengabeko elkarlana bultzatu beharko litzatekeela. Teoria zein den argituta eta eguneroko bizitzari erreparatuz, jarrera kontrajarriak topa ditzakegu. Legeriak esaten duenez, familia da lehen arduraduna eta zuzenean haurraren babesa, hazkuntza eta formakuntzaren erantzulea. Era berean, erakunde publikoek haien zaintza funtzioa modu egokian betetzen dutela ziurtaratzera behartuta daude, hau da, haurrek jasotzen duten hezkuntza egokia den bermatzera eta ahultasunak indartzera.

Familia balioen transmitzailea izango da, haurraren heldutasuna bermatzeko; baina hau ezinezkoa izango litzateke beste erakunde publikoen laguntzarik gabe. Horregatik onartu beharra dago, familiak zein erakunde publiko ezberdinek, funtzio hezitzailea, gizarteratzailea eta kulturala dutela eta hauen arteko elkarlanik gabe ezinezkoa izango litzatekeela. Familiak haurra heziko du, zeharkako hezkuntza eskainiko dio, hau da, gizartearen arauak zein baldintzak ulertu eta barneratzeko prestatuko du.

Eskolak zeharkako hezkuntza ere eskainiko dio haurrari, balioen transmisioaren bidez. Baina, egia da ere, eskolak curriculum bat bete behar duela eta askotan horrek mugak jartzen dituela. Eskola bakoitzak bere hezkuntza proiektua planteatuko du eta horren bidez, haurraren gaitasunak zeintzuk diren jakin daiteke, eduki ezberdinak planteatu eta barneratuz.

Beraz, eskolaren ardura haurraren heziketan, balioen transmisioa izateaz aparte, edukiak lantzea eta haur bakoitzari egokitzea izango da, eguneroko bizitzan beharrezkoak izango dituen kontzeptuak zein eduki ezberdinak irakatsiz.

·         Ikasten trabak topatzen dituzten ikasleei berebiziko laguntza ematea ala ikasleen bikaintasuna garatzea.

Oinarrizko Hezkuntzarako curriculumaren helburua, ikasle guztiak oinarrizko gaitasunak eskuratzea da; horretarako, hainbat alderdi kontuan izan behar dira baina ikasle bakoitzaren maila eta duten ahalmenak errespetatuz.

Eskolan aurkitu ditzakegun ikasle guztiak desberdinak dira, bakoitzak bere ahalmenak eta ahultasunak izanda ; hau horrela izanda,  ikasle guztiek eskubide berdinak izango dituzte. Ikasle guztiei oinarrizko laguntza eskaini behar zaie bere bizitzan aurrera egin ahal izateko.

Irakasle batzuk egoera batzuetan, ikasterakoan trabak dituzten ikasleei alde batera utzi eta ume azkarragoei laguntza handiagoa ematen dizkiete. Horrek, hainbat arazo sortu ditzake ikasleen artean, esate baterako, garrantzia gabeko pertsona sentitzea. Eskolan arrazoi honengatik ikasleen arteko konpetentzia sortzen da.

Ohiko ikasgelek inklusibitatea izango dute helburu, beraz, ikasle guztien inklusibitatea bilatuko da ikasketa prozesuan, Horregatik, lehentasuna eman behar diogu ikasle guztiak testuinguru berdinean sartzeko moduak bilatzeari.

Eskola inklusiboak erantzun egokia eman behar die aniztasun funtzionaleko haurrei, ikasteko eragin ditzaketen zailtasunak gainditu behar ditu, eta ahalik eta gehien indartu behar du parte-hartzea.

Ikasketaren arazoak umeak eskola adinera iristen direnean detekta daitezke. Horren arazo nagusia, eskolak haurrarentzat zailak diren gauzei denbora asko eskaintzen dizkietela izango da, idaztea, irakurtzea, matematikak, entzumenak, ahozkoak … esate baterako. Gurasoek eta irakasleek konturatzen dira haurra ez dakiela ikasten.

Lan eta laguntza askorekin, zailtasunak dituzten haurrak erraz ikasteko teknikak eskuratzea lortu daiteke. Beste aldetik, laguntza klaseak oso erabiliak dira edozein eskoletan, eta laguntza handia dira ikasteko zailtasunak dituzten haurrentzako.

Garrantzitsua da  haurra etxean nahiz eskolan laguntza behar dezakeela jakitea. Beherago zerrendatutako baliabideek familiei eta maisuei lagunduko diete ikasleei ikasketaren arazoekin laguntzeko forma askoen gainean gehiago aztertzean.



Lan honen bitartez, XXI. Mendeko hezkuntzaren alderdi ezberdinak aztertzeko aukera izan dugu.  Nabaria den bezala, hezkuntza eremuko gai desberdinak aztertu ditugu.

Hezkuntzaren ardura familiarena edo eskolarena den gaia da aukeratu dugun lehena. Gai hori planteaten dugun momentuan, gure ustez, argi utzi behar da bien ardura dela. Bai faliarena, bai eskolakoa ere. Familia eta eskolaren garrantzi eta elkarlana azpimarratu dugu, eta horren arrazoi bat gizarte aldaketa izan daiteke. Lehen aipatu dugun bezala, gizarte berri honetan emakumearen papera aldatzen joan da eta zorionez ez gaude lehen geunden egoera berdinean, nahiz eta oraindik aldatzeko gauzak egon. Oraingo emakumeek  etxetik kanpo lan egiten dute eta beraz  etxean egoteko denbora gutxiago dute. Horrek eman dio eskolari lehen ez zuen garrantzia ikaslearen sozializazioan.

Bien artean gizarteko baloreak, espektatibak eta rolak transmitituko dizkiete. Guzti hau esanda, argi utzi beharko genuke haurraren heziketaren ardura biena dela, eta bien parte hartzea bultzatu eta defendatu beharko genukeela, nahiz eta legeriak kontrakoa esan.

Alde akademikoari dagokionez, badakigu XXI.mendeko eskolak haurren erritmoa errespetatzen dutela eta argi dago ume bakoitza desbedina dela. Sozializazio prozesuan hainbat maila desberdindu ditugu. Sozializazioaren  lehenengo maila familiaren arteko erlazioa da, jende hurbilaren artekoa. Bigarren maila berriz familiatik kanpo izango da. Gutxiago ezagutzen dituzten pertsonak, eskolan esate baterako. Honen ostean haurra lehen gizarte taldeak egiten hasten da. eta norberaren kultura-nortasuna eta ingurunekoa ezagutzen hasten denean sozializatzen ari dela esango genuke.

Ikasketa akademikoan berriz, tutorearen lana azpimarratu dugu. Bera izango da ikasle bakoitzaren jarraipena egingo duena eta ezagutuko dituena.  Beraz, haurren sozializazioa eta ikasketa akademikoak garrantzi handia dute. Ikasketa akademikoak egokia egoteko sozializazioa ezinbesteko oinarria da.
Azkeneko gaia ikasteko trabak dituzten ikasleak laguntzea edo bikaintasuna bultzatzea da. Eskolan dauden haur edo umeak desberdinak dira eta bakoitzak bere ahalmenak ditu. Gure ustez guztiek eskubide berdinak dituzte eta bakoitzak behar duten laguntza eskuratzeko eskubidea dute. Ez dugu ondo ikusten irakasle batek arazoak dituzten haurrak baztertuak uztea, beraiek ere laguntza behar dute. Atentzio eta laguntza bera jaso behar dute arazoak dituen haur batek edo bikaina den batek. Honen aurrean laguntza klaseak oso ohikoak dira eskoletan eta azkenean haur hori ikasketa arazo hoiek gainditzeko gai izango da.

Bukatzeko, eta laburpen oso bat egiteko, esan nahiko genuke familia eta eskolak batera haurraren heziketan parte hartu behar dutela eta garrantzi handia dutela. Eskola barnean sozializazio prozesua ezinbestekoa dela geroago ikasketa akademikoak ondo egiteko, eta laguntza behar duen haurra lagundu behar da, bai ikasketa arazoak izaten badu, baita ere baina baldin bada ere.

“Un pueblo puede tener piedras, garrotes, pistolas y cañones, aun así, si no tiene educación, está completamente desarmado.” R.Combariza

BIBLIOGRAFIA:

Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Departamento de Educación, Universidades e Investigación. (2011). Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza: lehentasunezko jarduera eremuak. Honako webgune honetatik berreskuratua: 
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/eu_sist_edu/adjuntos/13_hezkuntza_sistema_000/000004e_Pub_EJ_Lineas_1114_eusk.pdf


Calderón, N. La socialización como elemento fundamental en la vida. Psicología de la educación para padres y profesionales. Honako webgune honetatik berreskuratua: 
http://www.psicopedagogia.com/socializacion

Domínguez, S. (2010). La educación, cosa de dos: La escuela y la familia. Temas para la educación (8). Honako webgune honetatik berreskuratua: 
https://extension.uned.es/archivos_publicos/webex_actividades/4440/laeducacioncosadedoslaescuelaylafamilia.pdf

ERANSKINAK:
Gaia aztertu ondoren, “la educacion prohibida” dokumentala ikusi eta interesgarria iruditu zaigunez eta gaiarekin lotura duela uste dugunez, gure bloggean jartzea erabaki dugu. Hurrengo lerroetan, pelikularen ideia nabarmenenak topa ditzakezue:

La educación prohibida

Guztiek ezagutzen dugu hezkuntzaren garrantzia. Urteetan zehar antzeman dugu nola saiatu den hori hobetzen eta aldi baterako testuinguru kultural jakin batera moldatzen.

Hezitzaileek eta profesionalek aitortzen duten bezala, hauek eskolen modelu berrien alde egiten dute. Dokumentalean bertan agertzen den moduan, insitutuko hainbat ikasleek borrokatzen dute gaur egungo eredua aldatzeko. Dokumental honek hezkuntzaren historiaren berrikustea egiten du, orainaldiari eta etorkizunari begira. Gaur egungo hezkuntzaren puntu ahulenak ikasten dira eta modelo berriak proposatzen dira.

Dokumentalari amaiera ematen dio esanez, ez dagoela erreztarik hezkuntzarako ezta hezin hobea den eskolarako. Baizik eta, hezkuntzaren oinarria errespetuan, askatasunean eta maitasunean dagoela, hortaz, beharrezkoa litzateke hezkuntzaz arduratzen hastea. 




1 comentario:

  1. Bibliografia ondo aipatu duzue; hala ere, argudioetan zure aurreko ezagutzak bakarrik erabili dituzuela ematen du. Hezkuntzaren egileen ekarpenez aberastu behar zenuten.

    ResponderEliminar